Indarkeria matxistaren biktimak % 80 igo dira Nafarroan, eta % 20, EAEn
Urteko hirugarren hiruhileko honetan, hazi egin da indarkeria matxistaren biktima kopurua Hego Euskal Herrian, betiere iazko epe berarekin alderatuta. Hazkundea bereziki nabarmena izan da Foru Erkidegoan, % 83,2 egin baitu gora, eta hain nabarmena izan den arren (% 20,3), hazkundea izan da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiak eman ditu datuok, eta igoeron aurrean gizarteari deia egin dio, "gaitz horren larritasunaren jabe egin dadin". Angeles Carmona Behatokiko presidentearen hitzetan, kopuruok "onartezinak" dira. Dena dela, aitortu du balitekeela "gero eta emakume gehiagok laguntza eskatzea, erakundeengan konfiantza handiagoa izatea eta salatzea. Hori guztia modu positiboan baloratu beharko genuke".
Kontseilu Nagusiaren datuen arabera, EAEn 1590 emakumeri, tartean bost adingaberi, aitortu diete biktima izaera. Nafarroan, 656 izan dira (bi adin txikiko).
Datuokin, indarkeria matxistaren biktimen tasa horrela geratu da: Nafarroan, 10.000 emakumetik % 19,6k pairatzen dute indarkeria matxista (iaz % 10,7 zen), EAEn % 14koa da tasa hori (% 11,6 zen 2021eko epe berean).
Epaitegiek emandako babes aginduei dagokienez, eskatutako kasu guztien % 73 eta % 76 onartu zituzten hurrenez hurren EAEn eta Nafarroan. Hortaz, iazko datuekin alderatuta, % 40 inguru hazi dira babes neurriak.
Horrez gain, uztaila eta iraila bitartean, EAEko epaitegiek 301 zigor epai eman dituzte, iaz baino % 28,1 gehiago. Nafarroan, 103 zigor epai izan ziren, % 32,1 gehiago.
Guztira, 420 gizon epaitu dituzte udako hilabeteotan indarkeria matxista egotzita, iazko epe berean baino % 24,5 eta % 28 gehiago (EAEko eta Nafarroako datuak).
Zure interesekoa izan daiteke
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Metrora sartzeko eskaileretan piztu da sutea, ke handia sortuta. Sarrera hesin inguratu dute, eta suhiltzaileak lanean ari dira. San Mameseko bi geltokiak eta Intermodal autobus geltokirako sarrera itxita daude. Ez da zauriturik izan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.