Behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu dio Poloniak Pablo Gonzalez kazetariari
Poloniako Justiziak behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu dio Pablo Gonzalez euskal kazetariari, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Kazetariak ia urtebete darama behin-behineko espetxealdian. Gonzalezeko abokatuek erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu dute dagoeneko.
Auzia epaitegi berri baten esku geratu da: Lublingo Apelazio Auzitegia, alegia. Horrek erabakiko du hemendik aurrera kazetariaren etorkizunaren gainean.
Gonzalez 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten Przemyslen (Polonia); Errusiak Ukraina inbaditu osteko errefuxiatuen krisiaren gaiarekin zebilen lanean, kazetari gisa. Barne Segurtasuneko Poloniar Agentziak Gonzalezi egotzi zion lanbidea baliatzea errusiar inteligentzia militarraren aldeko espioitza-ekintzak ezkutatzeko. Horregatik, hamar urtera arteko zigorra jaso lezake.