Osakidetzaren "desegitearen" aurkako manifestazioak abiatu dira Gasteizen, Donostian eta Bilbon
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuak manifestazioak egiten ari dira larunbat honetan "Osakidetza defendatzeko eta osasun publikoa desegitearen aurka". Bilboko Jesusen Bihotzetik, Donostiako Bulebarretik eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu dira martxak, 12:00etan.
Sindikatuek salatu dute prekarietatea dela oraindik ere Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) osasun publikoaren arazo handienetakoa: "% 50etik gorako behin-behinekotasuna; hamarkada batean erosteko ahalmenaren % 20tik gorako galera; lan gainkarga sistematikoa; plantilla urria; ordezkapen eza eta lanpostu hutsak ez betetzea; lan baldintzetan murrizketak, hala nola garapen profesionalean aplikatu nahi den murrizketa erradikal eta justifikaziorik gabea".
Era berean, Deustuko, Zumarragako eta San Martingo etengabeko arreta guneetan eta Santiago Ospitaleko larrialdietan aplikatutako murrizketek eta Basurtuko Ospitaleko bihotzeko kirurgia ixteko proiektuak aurrera jarraitzen dutela gogorarazi dute. Gainera, oporraldietan lehen mailako arretan izaten diren murrizketak "etengabeak" direla salatu dute. "Osakidetzaren kategoria guztietan eta hiru lurraldeetan eragina duten egiturazko arazoen aurrean gaude", ohartarazi dute.
Halaber, lehen mailako arretaren egoera "bereziki prekarioa" dela nabarmendu dute. Kolektibo horrek 2019an ere greba egin zuela gogorarazi dute, orduan pairatzen zuten muturreko egoera salatzeko, baina, ziurtatu dutenez, "egoerak okerrera baino ez du egin hiru urte hauetan".
Bitartean, mahai sektoriala "erabat blokeatuta" dagoela nabarmendu dute. "Osakidetzak ez du erabakitzeko ahalmenik, eta Osasun Sailak ez du sindikatuen aldarrikapenetako bakar bat ere aintzat hartu eta ez die sindikatuen proposamenei erantzunik eman abenduaren 7ko bileraren ondoren. Gainera, Mahai Sektoriala erabili nahi du existitzen ez den negoziazio baten itxura emateko, uda aurretik bultzatutako mobilizazioei jaramonik egin gabe: langileen zein herritarren parte hartze handia izan zuten manifestazio jendetsuak eta lau greba egun", adierazi dute.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak "osasun publikoa eraisteko bidean sakontzen duten erabakiak" hartzen jarraitzen duela kritikatu dute. Salatu dutenez, 2023ko ekitaldirako Osasun Sailera bideratutako aurrekontua 2022an benetan gastatutakoa baino 20 milioi euro txikiagoa da. "Badirudi Eusko Jaurlaritzaren iritziz 2023an iaz baino premia gutxiago dagoela", gaineratu dute.
Bestalde, herritarrei eskaintzen zaien osasun laguntza eskuratzea "gero eta zailagoa" eta "kalitate txarragokoa" dela nabarmendu dute sindikatuek, eta osasun aseguru pribatuen kontratazioak gora egin izana Osakidetzaren eraispenaren ondorioetako bat dela ziurtatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.