Abisu horia izotzagatik eta behe lainoagatik igande honetarako Euskadin, Araban batez ere
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du igande honetarako, Euskadin izotza eta behe-lainoa egon daitezkeelako. Ugariagoak izango dira Araban, ziurrenik.
Hala, 00:00etatik 10:00etara bitartean tenperatura baxuak espero dira, eta horrek izotz arina eragin dezake barnealdeko zenbait puntutan, Araban batik bat. Izotzak eta behe-lainoak bat egin dezakete zenbait gunetan.
Gainerakoan, igandean eguraldi eguzkitsua gailenduko da, larunbateko ildoari jarraiki. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, zerua hodei gutxirekin egongo da, baina barnealdeko zenbait lekutan behe-lainoarekin hasiko dugu eguna.
Arratsalde-gau partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak hegoaldetik ugarituz joango dira. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean brisa sartuko du Kantauri isurialdean.
Era berean, tenperatura maximoek gora egingo dute. Minimoak, aldiz, jaitsi egingo dira eta barnealdean izotza egingo du. Hiriburuka, tenperaturarik baxuenak Iruñean espero dira, -3 ºCkoak. Gasteizen -2 ºCkoak izan daitezke, Donostian 2 ºCkoak, Baionan 3 ºCkoak eta Bilbon 4 ºCkoak.
Astelehenean tenperatura maximoak aldaketa handirik gabe mantenduko dira edo ipar partean zertxobait igoko dira. Gainera, minimoak igo egingo dira, eta, beraz, izotza ez da hain gertagarria izango barnealdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak atxilotuen estatistika argitaratu du, jaioterriaren arabera
Euskadin, beste autonomia-erkidego batzuetan eta atzerrian jaiotako ustezko delitugileen berri ematen hasi da Ertzaintza. Atal honetan bereizten dira EBko herrialdeetatik, Europako gainerako herrialdeetatik, Magrebetik, Afrikako gainerako herrialdeetatik, Latinoamerikatik, Estatu Batuetatik eta Kanadatik, Asiatik, Ozeaniatik eta zehaztu gabeko atzerriko gainerako herrialdeetatik etorritakoak.
Bilboko Martzana kaiko ostalariek ez dituzte terrazak kendu, nahiz eta Kosta Zuzendaritzaren araua indarrean dagoen
Inguruko bizilagunekin gatazka luzea izan ondoren hartu dute neurria. Ostalaritzak sortutako zarata murriztea eskatzen dute bizilagunek, baina, oraingoz, kaiko lokalek martxan jarraitzen dute, terrazak irekita.
Lau lagun zauritu dira, eta bat larri dago, ihes egin nahian leihotik erorita, Barakaldon izandako sute batean
Lau gizon zauritu dira, eta horietako bat larri dago, gaur goizaldean Barakaldoko Carmen kaleko etxebizitza batean izandako sutean. Sua itzali dute, eta eraikineko hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.
Arartekoak Segurtasun Sailari galdetu dio zergatik hasi den atxilotuen jatorriaren berri ematen
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak azaldu zuen irizpidea aldatzea erabaki zela, atxilotuen jatorriariaren inguruan Eusko Legebiltzarrean eskuineko alderdiak egiten ari ziren "presio izugarriaren" ondorioz.
Errenteriako hiru agustindarren azken agurra
Hamarkada luzez, bizileku izan duten etxetik alde egiteko unea iritsi zaie Errenteriako Agustina monasterioko 3 ahizpei. Gaur etxe-aldatze lanetan ikusi ditugu, Bilboko Santa Monika monasteriora mugituko dira euren fedearekin jarrai dezaten, eta beharrezkoa duten zaintza egokia izan dezaten.
Zumarragako Ospitaleko bloke kirurgiko berriaren obrak hasi ditu Osakidetzak
Osakidetzak Zumarragako Ospitaleko bloke kirurgiko berriaren lanak hasi ditu, 75 milioi euroko inbertsioa izango duena. Eraikin berriak bederatzi ebakuntza-gela, Minaren Unitatea, hainbat kontsultarekin, hemodialisirako 18 postu, endoskopietarako 14 postu eta esterilizazio-gela bat izango ditu.
Gizon bati 10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, Iruñean 13 urteko neskato bat bortxatzeagatik
Erasoa 2022ko urrian gertatu ziren, Iruñean. Auzitegiak, halaber, zigortua herrialdetik kanporatzea erabaki du, hirugarren gradua edo behin-behineko askatasuna lortzen duenean.
EAEk du IATik garestiena: Estatuko merkeenak baino 15 euro karuago
Ibilgailuen azterketa teknikoaren batez besteko prezioa 53 eurokoa da EAEn, eta 40 eurokoa, Nafarroan.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat jo du euskara eskatzeagatik Gipuzkoako Aldundiaren LEP bat baliogabetu izana
Horrela, auzitegiak berretsi egin du aurrez Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia. Ebazpenak azpimarratzen duenez, lanpostu guztietan euskara eskatzeak "berdintasun baldintzetan lanpostu publikoa lortzeko oinarrizko eskubidea" urratzen zaien "probintzia horretako biztanleen ia erdiei", gaineratzen duenez "administrazioarekin egiten diren harremanetan % 20-% 25 baino egiten dira egiten euskaraz".
EAEko Auzitegi Nagusiko fiskal nagusiak "zorroztasun handiagoa" eskatu du prostituitutako adingabeei buruzko atestatuetan
Eusko Legebiltzarreko batzorde batean 2024ko Fiskaltzaren Memoria aurkeztu du Carmen Adanek, eta "nolabaiteko utzikeria" salatu du prostituzio-sareetako adingabeen kasuen ikerketetan, "baimendutako harremanak direla pentsatuta".