MEMORIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ziberdelituek % 41 egin zuten gora EAEn 2022an

Dena dela, iaz izandako delituen % 85 presentzialki egin ziren. Delitu motari dagokionez, % 10 pertsonen kontrakoak izan ziren, eta horietatik gehienak emakumeen kontrakoak.
Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media

133.989 delitu erregistratu ziren 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik % 85 (113.842) aurrez aurre  eta % 15 (20.147) zibernetikoki egindakoak izan ziren. Halere, delitu gehienak presentzialki egin baziren ere, ziberdelituak dira gehien hazi zirenak: % 41 gehiago 2019ko (pandemia aurreko) datuekin alderatuta. Aurrez aurre egindako arau-hausteek, berriz, % 6 egin zuten gora.

Josu Erkoreka lehen lehendakariordeak eta Segurtasun sailburuak "Delinkuentziaren Memoria Euskadin 2022" txostena aurkeztu du, goizean, Eusko Legebiltzarrean, azken urteotako arau-hausteen inguruko datuak biltzen eta alderatzen dituena. 15.000 biztanletik gorako herrietan egindako delituen inguruan Ertzaintzak eta tokian tokiko udaltzaingoek jasotako informazioarekin osatzen da txosten hori.

Lurraldeka, Bizkaian erregistratu ziren, iaz ere, delitu gehienak, orotara, 75.417; Gipuzkoan, 34.432; eta Araban, 19.417. Herri eta hirietako datuak aintzat hartuta, delinkuentzia tasa gune populatuenetan igo da gehien. Bilbon egin ziren arau-hauste gehienak, 97 delitu 1.000 biztanleko, eta ondoren, Donostian, 77 delitu 1.000 biztanleko. Halere, Erandio da delinkuentzia gehien hazi den herria: 2019ko datuekin alderatuta, % 27 gehiago.

dls_delincuencia3_es dls_delincuencia3_es

Delitu motari dagokinez, iaz jasotako delitu guztien (presentzialki nahiz teknologia berrien bidez egindakoak) % 62 ondarearen kontrakoak izan ziren. Dena dela, deliturik larrienak, pertsonen aurkako delitu presentzialak, delitu guztien % 10 izan ziren eta horietako gehien-gehienak emakumeen aurkako indarkeria psikiko, fisiko eta sexualarekin lotutako kasuak dira.

 

Ertzaintzaren datuen arabera, 5.143 emakumek pairatu zuten indarkeria motaren bat iaz.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X