IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Elikaduraren etorkizuna, trantsizio energetikoa eta epaileen greba aurreko azken bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
orain-default-image

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Elikaduraren etorkizuna: Proteina begetaletan, mikroorganismoetan, intsektuetan edota laborategian egindako haragian pentsatzea arraroa egiten zaie askori, baina gure inguruan badira elikadura mota hau ikertzen eta ekoizten hasi diren enpresak. Urte gutxi barru, gainera, gure elikaduraren portzentaje garrantzitsua beteko dutela espero da.

- Trantsizio energetikoa: Bingen Zupiriak eta Arantxa Tapia sailburuak trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren lege berria aurkeztuko dute gaur, Gasteizen. 

- Epaileen grebaren aurreko azken bilera: Justizia arloko hilabeteetako grebek eta protestek herritarren eskubideei eta abokatuen ekonomiari egin diete kalte. Justizia kolapsatzear dagoela ohartarazi dute abokatuek.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X