LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako garbitzaileak Osasun sailburuaren bulegoan sartu dira

Aurpegia estalirik eta, besteak beste, "Sagardui (EAJ), entzun, zu zara errudun" esaldia zuten kartelak zeramatzatela, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian sartu dira, Osakidetzako "arduradun politiko gorena" jomuga zutela.
Osakidetzako garbiketa-zerbitzuko langileak Osasun sailburuaren bulegoan eserita
Osakidetzako garbiketa-zerbitzuko langileak Osasun sailburuaren bulegoan eserita. Irudia: lab.eus

Osakidetzan garbiketa-lanetarako azpikontratatutako enpresetako langileak Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren bulegoan sartu dira ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian. Ia 90 egun daramatzate greban, hitzarmena negoziatu nahian.

Aurpegia estalirik zutela sartu dira sailburuaren bulegora, bertan eseri dira, eta, besteak beste, "Sagardui (EAJ), entzun, zu zara errudun" esaldia zuten kartelak erakutsi dituzte.

Bost urte daramatzate enpresa esleipendunekin hitzarmen kolektiboa negoziatzen, "baina enpresa horiek jarrera itxia agertzen dute", horien iritziz. Bi hilabete daramatzate greban, eta maiz jo dute bezeroaren atea, Osakidetzarena, baina erakunde publiko horren zuzendaritzak beste alde batera begiratzen duela salatu dute beste behin.

Testuinguru horretan, "Gora Garbitzaileak" ekimenak, Osakidetzako zuzendaritzak interesik agertzen ez duela ikusita eta horren erantzun faltaren aurrean, erakunde horretako arduradun politiko gorenarengana jotzea erabaki du, Gotzone Sagardui osasun sailburuarengana hain zuzen, eta haren bulegoan sartu dira.

Sailburua ez zegoenez bertan, azpikontratatutako garbitzaileen eskaerak eta aldarrikapenak biltzen dituen idazki bat eman diote idazkariari, eta "gatazka hau konpontzeko duen erantzukizuna" gogorarazi diote.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X