Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udazken giroa eta tenperaturaren beherakada nabarmena asteburuan

Larunbatean, euria egingo du, eta asko botako du goizean, isurialde atlantikoan bereziki. Haizea iparretik iritsiko da, eta tenperaturak ez du 20 ºC-ko langa gaindituko.
Aterkiak euritan. Argazkia: Efe
Aterkiak euritan. Argazkia: Efe

Asteburuan, udazken giroa itzuliko da, astebete baino gehiago eguzkia nagusitu eta 30 ºC-rainoko tenperaturak eduki ostean.

Larunbatean, giroak udazken itxura handiagoa izango du. Goizean goizetik, zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, batez ere ipar partean. Zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira bertan. Ondoren, euria hegoalderantz hedatuko da, baina euria urriagoa izango da bertan. Ipar-haizea nagusituko da, eta tenperatura asko jaitsiko da; beroenak 20 ºC-ren bueltan geratuko dira.

Igandean, hodeiak izango dira, baina ez dugu euri askorik espero. Goizaldean eta arratsalde-gauean izango da hodeitza trinkoena, eta euria egiteko probabilitatea handiagoa izango da orduan. Eguneko gainerako orduetan, aldiz, ateri eutsiko dio, eta ostarte batzuk zabal daitezke. Ekialdeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak 20 ºC-ren bueltan geratuko dira berriro.

Astelehenetik aurrera, lainotuta jarraituko du, baina tenperaturak gora egingo du, eta asteak bide horretatik jarraituko du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali argazkiak eta bideoak.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X