Kontseiluak hizkuntza-eskubideen aurkako erasoen aurrean antolatu eta saretzeko protokoloa aurkeztu du
Euskararen kontrako erasoei aurre egiteko eta hizkuntza eskubideak babesteko protokoloa prestatu du Euskalgintzaren Kontseiluak, aurrerantzean sententzien aurreko erantzunak "tokian-tokian eta batasunetik" antolatzeko tresna.
Prentsaurrekoa eskaini du Euskalgintzaren Kontseiluak Bilboko Kafe Antzokian astearte honetan, eta, asteburuko manifestazio jendetsuaren balorazio "positiboa" egiteaz gain —70.000 lagun inguru bildu zituen protestak—, hizkuntza eskubideen aurkako erasoei erantzuna emateko protokoloa ere aurkeztu du.
Hala, epaitegietan euskararen aurkako oldarraldiak etenik ez duela ikusita, "gizartearen esku" jarri nahi nahi dute oldarraldiaren aurrean hizkuntza-eskubideak babesteko protokoloa. Azaldu dutenez, helburua da eragileek tresna bat izatea, erasoen aurrean antolatzeko eta saretzeko.
Protokolo berria bi kasutan aktibatuko dela adierazi du Manex Mantxola Kontseiluko koordinatzaileak; lehena, arau, kontratazio publiko edo lan-deialdi bati hizkuntza-eskubideei lotutako helegite bat jartzen zaionean, kasuan kasu jarraipena egiteko, eta bigarrena hizkuntza-eskubideen edo euskararen normalizazioaren-aurkako epai baten berri jasotakoan, erantzuna prestatzeko.
Kontseiluaren ardura izango da euskalgintzari, alderdi politikoei eta sindikatuei baliabideak eskaintzea, eta, sententzien kasuan, "egingarri denean", erakundeei errekurtsorako babesa helaraztea.
Larunbateko manifestazioak "aurreikuspenak gainditu" zituen
Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak "aurreikuspenak gainditu" zituela adierazi du, eta eskerrak eman dizkie antolakuntza lanetan ibili diren herritarrei.
Halaber, larunbatean manifestazioaren ondorengo irakurketan egin bezala, "itun soziopolitiko baten premia" berretsi du Eskisabelek, hizkuntz politiketan sakontzeko. Azaldu du astelehenean bertan ekin ziotela adostasuna bilatzeari eta Kontseiluaren konpromisoa itun soziopolitikoa bideratzea izango dela.
Botere judizialari "sentsibilizazio-lana" egiteko deia egin die, baita erakunde publikoei ere, eta "normalizazioaren aurkako" epaien kontrako helegiteak "azkeneraino" eramateko eskatu die.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Basauriko lau jokalariri 4 eta 6 partida arteko zigorra ezarri diete, epaile adingabe bati eraso egiteagatik
Entrenatzaileak eta klubak ere zigorrak jaso dituzte: hiru partida ateak itxita jokatu beharko dituzte Soloarten gertatutakoagatik.
Basauri BEAk barkamena eskatu du, baina argitaratutako bertsioen zati bat zalantzan jarri du
Taldeak ziurtatu du gertatutakoak ez duela beren balioak islatzen, eta defendatzen du beharrezkoa dela gertatutakoa argitzea, bertsio guztiak mahai gainean jarrita: "Arbitraje-aktan eta argitaratutako informazioan jasotakoa ez dator guztiz bat gertatutakoarekin".
Dagoeneko auto-ilararik ez A-8an, Bilbon, bi ibilgailuren arteko istripuaren ondoren
Bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute, eta, hori dela eta, erreietako bat itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Pradales-Sanchez bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bizkaiko futbol epaileek planto egin dute, erasoen ostean: ez dira Basaurin, Portugaleten eta Karabiganen ariko
Arbitroen Batzordeak erabaki du ez duela hiru klub horien zelaietara epailerik bidaliko, zenbait epaileren aurkako (batzuk, adingabeak) irainen, mehatxuen eta erasoen ostean jarrera aldatu dutela ikusi arte.
Corellako 14 urteko neska bat saldu eta ezkontzera behartu zuten senar-emazteak epaituko dituzte
Kasua ikertu duen epailearen ustez, gertakariak pertsonen trafikoaren delitu izan daitezke. Autoaren arabera, 14 urteko neska ezkontzera behartu zuten "5.000 euro, bost whisky botila eta janariaren truke" eta, ondoren, Kataluniako hainbat udalerritan eskean aritzera behartu zuten.
24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jarduera desberdinez osatutako egitarau zabala izango da.
Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararen ezagutza ez izateak sistema osoaren euskaraz funtzionatzeko gaitasuna oztopatzen du.
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.