EGURALDIAREN IRAGARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute astelehenerako eta astearterako hotzagatik eta izotzagatik

Zeru urdinak giroa epelduko du eguerdian, baina tenperaturak nabarmen egingo du behera gauean, eta izotza egingo du barnealdean.
Hotza eta behe-lainoa, Gasteizen. Argazkia: Efe
Hotza eta behe-lainoa, Gasteizen. Argazkia: Efe

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du astelehenerako eta astearterako, tenperatura minimoengatik eta izotzagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Astelehenean eta asteartean, abisu horia gauerditik 10:00etara egongo da indarrean, barnealdean izotza egingo duelako, Araban gehien. Gainera, izotzarekin batera behe-lainoa egotea espero da.

Eguraldiaren iragarpena

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Gabon egunean eta Eguberri egunean tenperatura epelak eta giro lehorra izango dira. Gauzak horrela, Olentzerok eta Mari Domingik ez dute aterkirik beharko, ez baita prezipitaziorik izango.

Igandean, Gabon egunean, antizikloia hurbildu ahala, giro eguzkitsua nagusituko da. Egunsentian, izotza egingo du Araban eta Nafarroa hegoaldean. Goizean, jaso egingo du, zerua ia oskarbi gelditu arte. Gauean, berriro hoztuko du, eta izotza egingo du barnealdeko txoko askotan. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira: 12-14 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 9-11 ºC-koak barnealdean.

Astelehenean, Eguberri egunean, bezperako eguraldiaren antzekoa espero da, aldaketa askorik gabe. Eguzkia jaun eta jabe izango da zeruan, eta tenperaturak bere horretan mantenduko dira. Tenperatura maximoak 14 graduren bueltan kokatuko dira kostaldean, eta 12 graduren inguruan barnealdean.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X