Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Iruñeko diskoteka baten inguruan neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik

Erasoa 23:05ean gertatu da, Burgoen plazan, aisialdirako lokal baten inguruan. Ustezko egilea, 25 urtekoa, Udaltzaingoak atxilotu du, eta beharrezko eginbideak bukatutakoan utziko dute epailearen esku.

Iruñeko Udaltzaingoak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Iruñean, Nafarroako hiriburuko Alde Zaharrean 15 urteko neska bati ukituak egiteagatik.

Erasoa 23:05ean gertatu da, Burgoen plazan, aisialdirako lokal baten inguruan.

Ustezko egilea, 25 urtekoa, atxilotu egin dute, eta egin beharreko izapide guztiak betetakoan utziko dute epailearen esku, sexu-eraso baten ustezko egilea delakoan.

Adingabeak salaketa jarri du Iruñeko Udaltzaingoaren aurrean. Ikerketa martxan dago. 

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X