Hilketa zantzuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak artxibatuta zegoen kasuetako bat berriro zabaldu du Bilboko ustezko serie-hiltzailearen auzian

Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren azken ebazpenaren arabera, epaileek uste dute homizidio zantzuak badaudela, eta auzia berriro ireki dute. Gehitu elkarteko abokatuak jarri zuen helegitea eta “begi onez” hartu du berria.
EITBk jakin duenez, Zazpikaleetako etxe batean hilda agertu zen gizon baten kasua ireki du Bizkaiko Auzitegiak, homizidio baten biktima izan zitekeelakoan.
18:00 - 20:00
Artxibatuta zegoen kasu bat ireki du epaileak Bilboko ustezko serie-hiltzailearen kasuan

EITB Mediak jakin duenez, homosexualentzako aplikazioko Bilboko ustezko hiltzailearen aferan, artxibatuta zegoen kasuetako bat berriz ireki du epaileak, nahikoa zantzu dagoelako homizidio izan daitekeela pentsatzeko. Auziaren baitan, berriro zabaltzen den bigarren kasua da.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren azken ebazpenaren arabera, epaileek uste dute homizidio zantzuak badaudela, eta  auzia berriro irekitzea erabaki dute. Gehitu elkarteko abokatuak jarri zuen helegitea eta "begi onez" hartu du berria.

Ebazpen judizialean azpimarratzen denez, 2022ko autopsiaren azken txostenean auzitegiko medikuek esan zuten "bazitekeela indarkeriazko heriotza baten aurrean egotea, beso biluziko itotze teknika erabilita, hildakoak saman zentimetro bateko urradura zuelako".

Ondorioz, ez da aurkitu berezko heriotza iradoki dezakeen patologiarik, eta gertagarriago jotzen da indarkeriazko heriotza baten aurrean izatea.

Horrez gain, ebazpenean sakelako telefonoko informazioagatik Nelson David kokatzen dute biktimaren etxean 2021eko urrian. Davidek hainbat lapurreta egin zizkion. Dirudienez biktima hil eta gero ustezko hiltzaileak biktimaren banketxera deitu zuen kontuko pasahitzak aldatzeko. Gero hainbat diru-transferentzia egin zituen bere alde. Konkretuki, pasahitza aldatuta, 500 euroko bizum bat egin zuen ikertuaren alde, eta 2.000 euroko transferentzia bat.

Ireki berri den kausa hau izan zen Ertzaintzarentzat garrantzitsuena lotura egiteko Bilbon izan ziren antzeko beste gertakari batzuekin.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X