Inauteri euritsuak
Asteburuak euria eta tenperaturen beherakada nabarmena ekarriko ditu, eta inauterietako desfile bat baino gehiago bustiko da, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Gaur, arratsaldean nabarituko ditugu aldaketarik nabarmenenak. Hego-mendebaldeko haizearekin hasiko dugu eguna, aurreko egunean baino indar gutxiagorekin ibiliko da, baina bolada gogor batzuekin. Goizean, euri txikia egingo du, batez ere ekialdean, baina goizak aurrera egin ahala, atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira eguerdi inguruan. Arratsaldean, hodeiak ugaritu eta euria egingo du, arratsalde-gau partean zaparrada mardulak botako ditu eta haizeak ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak behera egingo du, eta eguneko minimoak azken orduetan neurtuko dira.
Larunbatean, nabarmen hoztu eta euria egingo du. Goizaldean, euria txoko guztietara iritsiko da; goizetik aurrera, berriz, zaparradak botako ditu tarteka. Zaparrada horiek sarriago botako ditu goizean eta gauean, eta batik bat isurialde atlantikoaren ekialdean egingo du, eskualde horietan arratsalde-gau partean zaparrada handiak izan daitezke. Arratsaldeko lehenengo orduetan, aterrune luzeak izango dira. Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 9-12 ºC-ren bueltan geratuko dira. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta bereziki zakar joko du kostaldean eta Ebroko ibarrean. Elur-kota 1000-1200 metro ingurura jaitsiko da.
Igandean, eguraldiak lasaitzera egingo du orduak igaro ahala. Egunaren lehen partean, zaparrada batzuk botako ditu isurialde atlantikoan; arratsaldean, ordea, pixkanaka, atertzera egingo du. Tenperatura maximoetan ez da gorabehera handirik izango, baina minimoak pixka bat jaitsiko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, zakar samar tarteka. Elur-kota 1000-1200 metro inguruan egongo da goizaldean eta goizean goiz.
Astelehenetik aurrera, hego-mendebaldeko haizeak giroa epelduko du, baina euria egiten jarraituko du. Asteazkenera arte, berdin jarraituko du, baina atertzera joko du ordutik aurrera.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.