ura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euri erauntsiek ia edukieraren % 90era igoarazi dute urtegien maila

Ullibarri Ganboakoa ura askatzen hasi da bart, % 89ko mailaraino. Añarbekoa % 90,13an egon da, eta hustu egingo dute egunean zehar. Nafarroan ere, bete-beteta daude urtegiak: Esakoa % 95ean.
20240228142522_uribarri_
18:00 - 20:00
Uribarriko urtegia hustutzen ari dira segundoko 30 metro kubikoko abiaduran

Atzoko prezipitazio handien ondorioz, Hego Euskal Herriko urtegiak euren edukiera maximoan dira, batez beste % 90ean. Hala, Ullibarri Ganboakoa ura askatzen hasi da 04:00etan, % 88,91ean baitzegoen, eta asmo dute abiadura segundoko 30 metro kubikoraino azkartzea Zadorra ibaiaren egoerak onera egin duela ikusita.

Irati Fernandez Urizar Uholdeen Prebentziorako Teknikariak adierazi duenez, EAEko urtegien egoera ona da. "24 ordu hauetan Ullibarri eta Urrunaga urtegiek metatu duten urarekin Gasteizko ur-hornidura bermatuta dago urte baterako", gaineratu du.

20240228125347_irati-fernandez-urizar_
18:00 - 20:00

Urrunagako urtegiarekin batera (% 88,53) Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituen Arabako urtegi horrek. Biek Zadorra ibaira botatzen dute ura, eta atzokoan ia beteta zeuden arren, uhateak itxita eduki zituzten atzo, Gasteizen uholdeak saihesteko. Halere, Batan ibaiak gainezka egin zuen hiriburuaren hegoaldean. 

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak emandako datu eguneratuen arabera, Ullibarri Ganboaren maila itsas mailatik 545 metroan dago. 24 ordu eskaseko tartean, asteleheneko 18:00etatik astearteko ordu berera, 16 hektometro kubiko pilatu ziren, hots, Gasteizek urtebetean kontsumitzen duen uraren pareko. Hori horrela, edukieraren %79 izatetik % 86,7ra igo zen. 

Gipuzkoako urtegietan ere egoera antzekoa da, eta Añarbekoa % 90,13an dago. Donostia eta inguruko herriak urez hornitzen ditu urtegi horrek. Horregatik, hustu egingo dute egunean zehar, maila egokira itzultzeko. Izan ere, metroko koadroko 60,9 litro ur bildu zituen astelehenean, eta 95,9 litro asteartean. 

Nafarroan, Esakoak gertu du maila gorena: % 95,38an baitago. Gainerakoak, Allotzekoa kenduta (% 87,03), % 90eko edukieratik gora daude: Eugi (% 92,30) eta Itoitz (% 90,45).

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X