Istripua Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

54 urteko txirrindulari bat larri zauritu da Untzitibarren, kamioi batek harrapatuta

Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute helikopteroz, burezurreko traumatismoarekin. Ezbeharra 15:52an gertatu da, NA-234 errepidean.
Ezbeharra NA-234 errepidean, Artaitzen (Untzitibar, Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa
Ezbeharra NA-234 errepidean, Artaitzen (Untzitibar, Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa

54 urteko txirrindulari bat larri zauritu da gaur NA-234 errepidean, Artaitzen (Untzitibar, Nafarroa), kamioi batek harrapatuta.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 15:52an gertatu da,  eta txirrindularia Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute, garezurreko traumatismo batekin, larri. Helikoptero batek eraman du ospitalera.

Iruñeko Argiketa Brigadako foruzainak ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X