15.000 domeinu erregistratuta, osasuntsu ospatuko du PuntuEUSek 10. urteurrena
.EUS domeinuak gizartean ondo errotuta bete ditu 10 urteak. 2014an eman zituen lehen urratsak euskara eta euskal kulturaren komunitatearen interneteko goi mailako domeinuak eta 15.000 web orrirekin, .EUS domeinuak osasun paregabea izaten jarraitzen duela adierazi du PuntuEus Fundazioaren lehendakari Josu Waliñok. Komunitate fidela du domeinuak, eta sorreratik egin moduan, gaur gaurkoz hazteko joerari eusten dio.
PuntuEUSen Behatokiak aztertutako datuei erreparatuta Euskal Herriko webguneen % 14k dauka edukiren bat euskaraz. Horrez gain, .EUS domeinua erabiltzen duten webguneen artean, % 75ek euskarazko edukia argitaratzen du eta, beraz, .COM edo .ES bezalako domeinuekin alderatuz gero, euskararen presentzia askoz handiagoa dela ikus daiteke.
Domeinuak nortasun propioa eskaintzen du internet bezalako itsaso zabal batean, eta aniztasunetikan, komunikabide, enpresa, erakunde zein norbanakoek egin dute bat 10 urte hauetan euskal domeinuarekin. Fundazioaren zuzendariak esan duenez, era guztietako proiektuak aurki daitezke .EUSen barruan.
Domeinuak mundu guztian du zabalkundea, erregistroen %9a Euskal Herritik kanpo egin direlarik orain arte. Euskal Herrian egindako erregistroen datuak erreparatuz gero, domeinua Euskal Herri osoan zabaltzen da, baina desoreka nabarmenak daude lurralde batetik bestera.
PUNTUEUS Fundazioaren urteko zibersegurtasun txostenaren arabera, 2023an jasotako eraso saiakeren % 43 phishing kasuak izan ziren, aurreko urtearekin alderatuz gero 6 puntu altuagoa. Hala ere, detektatutako arrisku-kasuen % 100 indargabetu ahal izan dituzte. Nabarmentzekoa da .EUSen abusu-tasak txikia izaten jarraitzen duela, eta sortzen diren alerta guztiei erantzuten zaiela.
Pauso bat aurrera emate aldera, baina, prebentzio-estrategia berritzaileak ezarri ditu orain, eta, etorkizuneko erasoen aurka babesteko, mehatxuak identifikatzeko eta ebazpenak arintzeko prebentzio-neurriak garatu ditu. Ondorengo urteetarako erronka, beraz, horixe da, hain justu, erakundeei zibererasoen prebentzioan laguntzea, babeserako eta analisirako tresna propioen bidez; izan ere, ".EUS edozein erabiltzailerentzako ingurunerik seguruena ezartzea da", adierazi du Waliñok.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.