Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi urte eta erdiko kartzela zigorra adostu dute epaileak eta Iruñeko pedofiloak

Nafarroako Probintzia Auzitegiak 26.800 artxibo pedofilo baino gehiago izatea eta partekatzea egotzitako iruindarra epaitu du gaur; espetxe-zigorraz gainera, 8 urtez adingabeekin zerikusia duen edozein lanbidetan aritzeko debekua akordatu dute.

Nafarroako Probintzia Auzitegiak eta adingabeen sexu irudiak zituzten 26.800 artxibotik gora edukitzeagatik eta partekatzeagatik epaitutako Iruñeko bizilagunak akordioa egin dut gaur: bi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta zortzi urtez adingabeekin zerikusia duen edozein lanbidetan aritzeko debekua. Fiskaltzak zortzi urteko espetxe-zigorra eta 20 urteko debekua eskatzen zuen.

Agenteek "peer to peer" artxiboak elkar trukatzeko sistemak erabiltzen identifikatu zuten gizona iazko maiatzean. Horren etxebizitza miatu ostean, milaka artxibo pedofilo zituzten hiru USB memoria, bi disko gogor eta sakeleko telefono bat konfiskatu zituzten. 

Guztira, 800 bideo baino gehiago eta 26.000 irudi atzeman zizkioten, denetan haurren sexu irudiak ageri ziren. 

Gaur izan da epaiketa, Nafarroako Justizia Jauregian, eta akordioa egin dute bi aldeek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X