Unibertsitatera Sartzeko Proba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ikasleek ere ekin diete unibertsitatera sartzeko probei, Nafarroakoei lekukoa hartuta

Goizean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13.433 ikaslek Euskara eta Literaturaren inguruan ikasitakoa erakutsi beharko dute, baita Historiari buruz dakitena ere. Nafarroan, bigarren eguna dute, atzo hasi baitzituzten probak.
20240605101642_azterketa-unibertsitatea_
18:00 - 20:00
Unibertsitatera sartzeko probak hasi dituzte gaur EAEko 13.433 ikaslek

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 13.433 ikaslek gaur, asteazkena, ekin diete unibertsitatera sartzeko probei. Hiru egunez luzatuko dira azterketak, ostiralera arte. Nafarroan, aldiz, 4.036 ikaslek bigarren eguna dute, atzo hasi baitzituzten probak. 

Unibertsitatera sartzeko azterketak 09:00etan hasi dira EAEn, eta ikasleek hainbat azterketa dituzte gaur. Goizean, Euskara eta Literaturaren inguruan ikasitakoa erakutsi beharko dute, baita Historiari buruz dakitena ere. Arratsaldean, berriz, hautazko ikasgaien inguruko azterketak egingo dituzte.

EHUk jakitera eman duenez, batxilergoko ikasleak dira gehienak (12.073), baina goi mailako heziketarekin lotutako ikasketak burutu dituztenak (849) eta nota igotzera aurkezten diren ikasleak (511) ere badaude.

EAEn azterketak egingo dituzten ikasleen kopuruari dagokionez, ez dago aldaketa handirik iazko datuekin alderatuta. Aurten, ordea, ikasle gutxi batzuk gehiagok egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak (% 0,2 gehiago). Emakumeek gehiengoa izaten jarraitzen dute; guztizkoaren % 57,84 dira, eta probak euskaraz egiten dituztenak ere gehiago dira (% 77,21), gaztelaniaz egiten direnen aldean. Notak hilaren 13an argitaratuko dira, 12:00etan.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 1.762k Arabako Campusean egingo dute proba, 6.291ek Bizkaikoan eta 4.786k Gipuzkoako Campusean. Horrez gain, beste 83 ikaslek ez dute campusik esleituta.

Unibertsitateak egokitzapenak egingo ditu hezkuntza-premia bereziak dituzten 703 ikaslerentzat (iaz baino % 17,6 gehiago).

Nafarroan, azterketak atzo hasi ziren eta ostegunean amaituko dira. Probak Iruñeko NUPen eta Tuteran egin dira. Notak, berriz, ekainaren 12an emango dira.

Azken urteetan, etengabe hazi da unibertsitatera sartzeko probak egiteko izena eman duten ikasleen kopurua Foru Erkidegoan. Hala, aurten inoizko izen-emate eskaerarik altuena jaso dute, eta lehen aldiz gainditu da 4.000 ikasleko muga, duela hamarkada bateko kopurua ia bikoiztuz.

Nafarroan izena eman dutenen % 92 Batxilergoko ikasleak dira, eta % 8 erdi-mailako heziketa-zikloetakoak. EAEn bezala, Foru Erkidegoan emakumezkoak dira nagusi (59 %), eta azterketak euskaraz egiten dituztenak % 25,5. 

Foru Erkidegoan zein Euskadin, azken lau urteetako azterketa eredu bera izango dute; hau da, 2020an pandemiarekin ezarri zena.

Aurtengo nobedadeak honako hauek dira: ikasleek aukeratu dezakete Espainiako Historiaren azterketa edo Filosofiaren Historiarena egin nahi duten, eta aukerako eta modalitateko irakasgaien kopurua 30 ikasgaira igoko da. Horrek, epaimahai bat gehiago eratzea ekarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X