INKESTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko hamar herritarretik zazpik espero dute Jaurlaritza berriak politikak "asko edo dezente" aldatzea

Deustobarometroaren azken inkestaren arabera, osasun-arreta eta bizitzaren kostua dira euskal herritarren kezka nagusiak. Nabarmentzekoa da Osakidetzaren batez besteko balorazioa 10etik 4,4 puntukoa dela, azken hamarkadako baxuena.
Gente paseando por Bilbao. Foto de archivo: EFE
Gente paseando por Bilbao. Foto de archivo: EFE

EAEko herritarren % 72,4k uste dute Eusko Jaurlaritza berriak "asko edo dezente" aldatuko dituela azken urteetako politikak, azken DeustoBarometroak adierazi duenez; izan ere, lehen aldiz osasun-arreta da arazo garrantzitsuena, inkestatuen % 48k kezka nagusien artean aipatzen baitute. Osakidetzaren batez besteko balorazioa 10etik 4,4 puntukoa da, azken hamarkadako baxuena.

Dena dela, lehen postu horren maila berean agertzen dira prezioen igoera eta bizitzaren kostua, biztanleriaren % 48k ere aipatzen baititu beren kezken artean; inkestatuen % 26k diote erosteari utzi edo mugatu egin dutela beren ohiko dietako elikagai batzuren erosketa.

Horiek dira Deustuko Unibertsitatearen ikerlanaren udaleko alearen ondorioetako batzuk. Guztira mila inkesta egin dituzte online, eta azterlanaren ondorioak asteazken honetan aurkeztu dituzte Maria Silvestre eta Braulio Gomez proiektuaren zuzendariek, eta Iratxe Aristegi ikertzaileak.

Segurtasunarekiko kezka hirugarren posturaino igo da (% 24k aipatzen du) eta herritarren % 38k uste du polizia eredu berri bat beharrezkoa dela, nahiz eta % 45 egun dagoenarekin konforme egon.

Gobernu berriari begira, aldatu beharreko premiazko politikak liratezke, alde batetik, Osakidetzaren hobekuntza (% 61,8) eta, bestetik, etxebizitzarako sarbidea hobetzera bideratutako (% 35,2) politikak.

Inkestatuen % 68,2k lanaldi-murriztuaren alde egin du, bestalde, eta herritarren % 65,5ek baino gehiagok uste dute etxebizitza-merkatuan esku-hartze bat egon beharko litzatekeela, alokairuei mugak ezarriz. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X