INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Manadako zigortu bati kartzela-zigorra murriztea onartu du Gorenak, 'bai bakarrik da bai' legea aplikatuta

Zigor-arloko Salak atzera bota ditu Fiskaltzak, Foru Gobernuak, Iruñeko Udalak eta biktimak kondenatuari zigorra murriztu zion ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoak.
Angel Boza, taldean emakume bat bortxatzeagatik zigortutako gizona. Argazkia: EFE
Angel Boza, taldean emakume bat bortxatzeagatik zigortutako gizona. Argazkia: EFE

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Angel Bozari ezarritako kartzela-zigorra 15 urtetik 14ra murriztea, 'bai bakarrik bai da' legea aplikatuta. Hain zuzen ere, 2016ko sanferminetan emakume bat taldean bortxatzeagatik zigortutako bost gizonezkoetako bat da.

Ildo horretatik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arauaren inguruan egin zuen interpretazioa onartu du Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Salak, eta atzera bota ditu Fiskaltzak, Foru Gobernuak, Iruñeko Udalak eta biktimak kondenatuari zigorra murriztu zion ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoak.

Nafarroako Auzitegiak emandako arrazoien arabera, Gorenak 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zionean ez zegoen indarrean 'bai bakarrik da bai' legea. Hori dela eta, araudi horretatik "hurbil" zegoen araua baliatuta ezarri zitzaion zigorra.

Alabaina, 'bai bakarrik bai da' legea indarrean sartuta, Justizia Auzitegi Nagusiak uste izan zuen –eta orain Gorenak berretsi egin du– kondenatuari ezarritako zigorra murriztu egin behar zela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X