Bero errearen ondotik gaur tenperaturak nabarmen jaitsi dira, Arabako Errioxan eta Erriberan salbu
Atzo Euskal Herriko hainbat estaziotan inoizko tenperatura altuenak erregistratu ondoren (40 gradutik gora), beroa apaldu egingo da ia lurralde osoan. Hala ere, hegoaldean abisu horia ezarri dute beroagatik.
Zehazki, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia aktibatu du iragan gauerdian hasi eta 20:00ak arte Ebro ibarrean (Arabako Errioxa), tenperatura altuengatik. Izan ere, tenperatura maximoak 33 graduraino iritsi daitezke.
Nafarroako Erriberan ere beroari dagokion abisu horia ezarri du Aemetek (13:00etatik 21:00etara), inguru horretan tenperaturak 36 graduraino igotzea aurreikusi baitu. Halaber, Erriberan, erdialdean eta Pirinioetan abisu horian egongo dira (13:00etatik 00:00etara), ekaitz arriskuagatik.
Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako zati handienean tenperatura asko jaitsiko da. Ipar-mendebaldeko haizeak aire-masa freskoa ekarriko du, eta, horren ondorioz, tenperatura maximoak leku askotan igandekoak baino 12-14 gradu baxuagoak izango dira. Isurialde atlantikoan goizak aurrera egin ahala zerua lainotuz joango da eta euri pixka bat egin dezake. Arratsaldetik aurrera hegoaldetik bero-hodeiak agertuko dira eta baliteke zaparradak eta ekaitzak izatea.
Hala ere, gau tropikala izan da Euskal Herrian, tenperatura minimoak ez baitira 20 gradutik jaitsi hainbat tokitan. Euskalmetek zabaldutako datuen arabera, EAEko hiriburuen artean Zorrotzako estazioan neurtu dute tenperaturik altuena, 22,4 gradurekin, Donostiako Miramon (20,9 gradu) eta Gasteizko Abetxuko (18,8 gradu) estazioen aurretik. Hala ere, tenperaturarik altuena Paganoseko estazioan erregistratu dute (23,8 ºC) eta baxuena, berriz, Karrantzako Cerroja estazioan (14,7 ºC).
10 graduko tenperatura jaitsiera, galernagatik
Igandeko bero-bolada bortitzaren ostean, enbata sartu zen Bizkaiko kostaldetik eta tenperaturek behera egin zuten. Zehazki, Galean 39 ºC-tik 31 ºC-ra jaitsi zen tenperatura 10 minutuan.
Haizeak mendebal ipar-mendebaldera egin zuen Galean, 63 km/h-ko boladarekin, eta tenperatura 24 gradura jaitsi zen.
Enbata Bilbora ere heldu zen. Zorrotza izan zen tenperaturen jaitsiera nabaritu zuen lehenengo auzoa. Tenperaturek, hain zuzen, 40 ºC-tik, 36 ºC-ra jaitsi ziren lehenengo ordubetean.
Abuztuaren 11n tenperatura maximoen markak gainditu dira, 40 gradutik gorako balioekin
Atzokoan, beroari dagokion alerta laranja Euskal Herri osora zabaldu zen eta hainbat udalerritan 40 gradutik gorako tenperaturak neurtu zituzten. Osakidetzako osasun etxeetan 20 pertsona artatu behar izan zituzten, bero kolpeengatik. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, Bizkaian artatu dituzte pertsona gehien, 13, 4 Gipuzkoan eta 3 Araban. Gainera, ospitaleetara eta osasun etxeetara egin dituzten lekualdatze guztiak Bizkaian izan dira (7). Sintoma ohikoenak zorabioak, dardarak, nekea eta desorientazioa izan dira.
Tenperaturak Laudion goia jo zuen, Gardeako estazioan 42,8 graduko tenperatura neurtu baitzituzten. Bizkaian, Sudupe izan zen estaziorik beroena (42,6 gradu), Sestaoko Galindo estazioaren (42,4 gradu) eta Galdakaoren aurretik (42 gradu). Gipuzkoan Arrasate (41,4 ºC) eta Azpeitia (41,4 ºC) nabarmendu ziren. Halaber, Araban azpimarratzekoa da Herrerako mendatean, 1.188 metrotan, 31,4 graduraino iritsi zirela.
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.