Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguraldi motel eta bustia aste honetan

Gaur euria kostatik sartuko da barnealdera, eta asteartean berdintsu jarraituko du, tenperaturak apur bat behera egingo duen arren.
Zarautz. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Zarautz. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Aste hau ere hezea izango da, eta eguraldiak gorabeherak izango ditu, baina euriak etenik ez, tenperaturaren beherakadarekin batera.

Astea giro motel eta umelagoarekin hasiko dugu. Astelehenean, goizak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituko dira eta zerua lainotuta geratuko da. Ondoren, euritara joko du, kostaldean lehenbizi eta barnealdean ondoren. Mendebaldean, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira, baina eguneko epelenak antzekoak izango dira edo pitin bat jaitsiko dira.

Asteartean, batez ere goizean egingo du euria. Isurialde atlantikoan, egunaren lehen partea giro bustiarekin igaroko dugu, ekialdean batik bat. Arratsaldean, berriz, atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, biziago arratsaldean, eta tenperaturak bide beretik jarraituko du.

Asteazkenean, giro goibela, batez ere egunaren bigarren partean. Goizean ostarte batzuk ireki daitezke ipar partean eta euria egiteko probabilitatea txikia izango da; hegoaldean, berriz, eguzkitsu egongo da. Arratsaldean hodeiak eta euria espero ditugu Kantauri isurialdean, arratsalde-gauean gehienbat. Tenperatura maximoak ez dira nabarmen aldatuko. Haizeak hasieran mendebaldetik joko du eta eguerdi inguruan ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da.

Ostegunean, bere horretan jarraituko du eguraldiak, eta astebururako joera bera espero da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X