Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriteak direla eta, alerta eta abisuak daude indarrean Ipar Euskal Herrian, Gipuzkoa eta ia Nafarroa osoan

Egun osoan metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatzea espero da Gipuzkoan, eta 15-40 foru erkidegoan (Erribera salbu). Ipar Euskal Herrian, metro koadroko 20-30 litro metatu dira gauean, eta hala, euriagatik ez ezik, uholde arriskuagatik ere alerta laranja ezarri dute.
Gizon bat bizikletan Donostiatik, euripean.
Gizon bat bizikletan Donostiatik, euripean. Artxiboko argazkia: EFE

Zaparrada ugariak eta handiak, tarteka baita ekaitzak ere, eta tenperatura beherakada nabarmena. Eguraldi desatsegina iragarri dute gaurko, eta, hala, agintariek muturreko eguraldiagatik hainbat abisu eta alerta ezarri dituzte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du Gipuzkoa, prezipitazio iraunkorragatik; Aemet Espainiako meteorologia agentziak ere abisupean jarri du ia Nafarroa osoa (Erribera kanpo utzita). Ipar Euskal Herrian, are okerragoak dira iragarpenak, eta Meteofrancek alerta laranja ezarri du Ipar Euskal Herrian, euriagatik eta uholde arriskuagatik. 

Gipuzkoa izan da abisua ezartzen lehena, eta horrela egongo da egun osoan. Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, 24 orduan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke lurralde horretan, bereziki ekialdean. Are gehiago, iragarritako kopuruetatik gorako datuak erregistratu dituzte gauean hainbat estazio meteorologikoetan: Alegia (metro koadroko 64,3 litro), Zizurkil (62,4) edo Ereñozu (60,1).

Tximistek irudi ikusgarriak utzi dituzte Euskal Herrian. Aragazkia: Mañeru (Nafarroa)
18:00 - 20:00

Ingurumari horretan, Añarbeko urtegiak ura askatzeari ekin dio goizean, metro koadroko 43,5 litro jaso baitzuen atzo. Donostialdeko udalerriak urez hornitzen dituen urtegia da Añarbekoa, eta neurriarekin, edukiera handitu nahi du. % 86,57an dago beteta, eta iragarpena kontuan hartuta, hurrengo orduetan ere ura askatzen jarraituko du. 

Horrez gain, 16:00etatik 18:00etara, itsasaldeko arriskuagatik abisu izango da indarrean. 2,5 metroko olatuek kostaldean jo dezaketela uste du Euskalmetek eta, gainera, itsasaldia oso bizia izango da, beraz itsasertzeko itsas-uholdeez gain, mareek bereziki eragin ohi duten itsasoko uholde-eremuetan ere gainezka egin dezake.

Ia Nafarroa osoa, Erribera kenduta, abisu horipean dago goizean goizetik. Pirinioetan eta Kantauri isurialdean (Baztan ingurua) 12 orduan metro koadroko 40 litro pilatuko direla iragarri du Aemetek. Nafarroa erdialdean, aldiz, ordubetean 15 l/m2 metatzea da aurreikuspena. 

Meteofranceren arabera, Ipar Euskal Herrian gogotik egin du euria bart, eta metro koadroko 20-30 litro pilatu dira. Egunean zehar prezipitazioak etorriko omen direnez, alerta laranja ezarri du, euriteengatik ez ezik uholde arriskuagatik ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X