Udaberrian iritsiko da Euskaraldia, berrabiarazita, euskararen erabilera aktibatzeko xedez
Datorren urteko udaberrian ahobiziak eta belarriprestak txapa soinean ikusiko dira berriro Euskal Herri osoan barrena, izan ere, ostegun honetan iragarri dutenez, Euskaraldiaren ekitaldi berri bat antolatzeko lanak martxan dira. Elkar mugituz egingo dugu lelopean, 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren Euskaraldia.
Aldi honetarako, Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatu eta ekimena bera berrabiaraztea proposatu dute, egun konkretu batzuetako ariketa soziala izatetik, "nazio mailan, euskararen lurralde osoan, eta denok batera egiten dugun dinamika" izatera pasa dadin. Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia izan asmo du, zabalagoa, bai denboran, bai gizartean.
Orain arte hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial gisa definitu bada, aurrerantzean, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu izango da.
Hala azaldu dute egitasmoaren antolatzaileek ostegun arratsaldean Nafarroako Antzerki Eskolan, Iruñean, egin duten aurkezpenean. Bertan izan dira Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailearekin batera, ekimenaren Koordinazio Mahaia osatzen duten erakundeetako ordezkariak ere, besteak beste, Irati Iciar Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria; Ana Ollo Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria; Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu; eta Maider Behoteguy Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.
Euskararen erabilera aktibatuko duen mugimendua sortu nahi dute, "kaleko euskalgintza, euskaldun eta euskaltzaleak mugiarazi, alegia. Euskal Herria osoan euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala indartu" nahi dute.
Hain zuzen ere mugiarazte horretatik dator hurrengo Euskaraldiko leloa ere, 'Elkar mugituz egingo dugu', izan ere, Urkijoren hitzetan, "Euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz". Lehen hitzetik euskaraz eginda edo ahal den guztietan euskara erabilita, "mugitu egiten ditugu solaskideak, eta jendartea bera". Ariketa hori bera milaka lagunek aldi berean eginez gero, berriz, "efektu biderkatzailea lortzen da", eta "sakontasun emozional kolektiboz" hornitzen.
Goiatz Urkijok Euskaraldia" behar-beharrezkoa" dela defendatu du, eta azpimarratu, "euskara agenda eta iritzi publikoaren lehen lerroan jartzea lortzen" duela, euskaldunok batzeaz gain.
Maider Behoteguyk ekimenaren baliagarritasuna azpimarratu du eta adierazi du "belarriprest hasiberri gisa" hartuko duela parte, euskara ikasten ari baita.
Elkarlanari, "egitasmo handi honen bihotzari" erreparatu nahi izan dio Ana Ollok, bakoitzak bere esparrutik eskaintzen duela nabarmendu du, eta "dikotomietatik haratago, bata ala bestea baino, biak direla garrantzitsuak", gizarterai "bikoitza" eskaintze zaiolako.
Ibone Bengoetxeak "euskararen erabilera sozialean jauzia" ematean jarri du azpimarra, "Euskarak denok behar gaitu eta Euskaraldia aukera aparta izango da helburu horri bultzada emateko", esan du.
Azkenik, Irati Iciarrek "egiteko molde eta antolatzeko modu berriei bide emango dien mugimenduaren" alde egin du, "herrigintzatik eta komunitategintzatik euskararen erabilera eta euskaltzaletasuna sustatzeko moduak berrasmatu nahi" dituztela azaldu du, eta horretara datorrela 4. Euskaraldia.
Iruditeria ere berritua dakar Euskaraldiak, herritarrak dira erabateko protagonista, asko eta askotarikoak dira eta mugimenduan daude: hitz egiten, elkarri eragiten, elkar emozionatzen eta, nola ez, elkar mugitzen ikusten dira.
Berritasunak berritasun, orain arteko oinarriari eutsiko dio Euskaraldiak: ariketa egin nahi lukeenak izena eman beharko du ahobizi ala belarriprest gisa, eta rol hori beteko dute 11 egunez, dagokion txapa jantzita. Era berean, azpimarra jarriko da Euskaraldiak gizarteratu eta arau sozial bihurtu nahi dituen hizkuntza portaeretan: hala nola, lehen hitza euskaraz egitea; euskaraz ulertzen dutenekin euskarari eustea (elkarrizketa elebidunak); eta euskaldunak, euskaldunari, beti, euskaraz egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.