Desagertutako pertsonak aurkitzeko lan etenbakoen erdian, elkartasun oldea jasotzen ari da Valentzia
Iragan asteartean Valentzia astindu zuen goialdeko borraskak —Espainian inoiz izan den hondamendi natural larrienetakoa— egoera makurrean utzi du erkidego osoa: gutxienez 211 pertsona hil dira, eta hainbat lagun daude desagertuta. Gainera, atzodanik ibilgailu pribatuei kaltetutako udalerrietara sartzea galarazi diete.
Bien bitartean, erreskate taldeek desagertutako pertsonak bilatzen jarraitzen dute, aparkalekuetan zein garajeetan. Sanchezek berak aurreratu duenez, gau eta egun arituko dira desagertuak bilatzen, bai gaur eta baita datozen egunetan ere.
Komunikabide batzuen arabera, 2.000 pertsona inguru daude desagertuta. Dena den, oraindik ez da datu ofizialik zabaldu, eta zifra horiek "112" telefonoan jasotako deietan oinarrituta eman dituzte.
Bestalde, esan gabe doa, ezinezkoa dela oraindik kaltetutako herri batzuetara sartzea, lokazti bilakatu baitira, eta etxebizitzak eta ibilgailuak suntsituta baitaude. Udalerri horietako bizilagunak laguntza eske ari dira, haietaz inor ahaztu ez dadin.
Horren aurrean, elkartasun oldeak bat egin du Valentziako Arteen eta Zientzien Hirian gaur goizean, 07:00ak aldera, Generalitateak deituta, milaka boluntario elkartu baitira modu antolatuan Valentziako eremu kaltetuenetara autobusetan joateko. Iritzi kontrajarriak nagusitu dira haien artean, baina: batzuek beren helburua lortu dute; beste zenbaitzuk ez.
Edozein modutan, Valentziako Generalitateak tentuz jokatzeko eskatu die garbiketa lanetan ari direnei, pertsona zaurgarriei bereziki, ur pilaketak eta kutsatutako materialak sor ditzaketen arriskuen aurrean. Izan ere, hemeretzi boluntario intoxikatu dira, horietako bi larri, Valentziako Chiva herrian, karbono monoxidoa arnastuta, garaje batean garbiketa lanak egiten ari zirela.
Gaurkoan albiste da, halaber, Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri duela 5.000 militar gehiago eta beste 5.000 polizia eta guardia zibil bidaliko dituela Valentziako Erkidegora goialdeko borraskaren biktimak bilatzeko eta erreskatatzeko lanetan laguntzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.