Krisiari berehala erantzuteko bost talde eratu nahi ditu Generalitateak, zenbait ministroren esku-hartzearekin
Valentziako Generalitateko presidente Carlos Mazonek iragarri du goialdeko borraskaren ondotik erkidegoak bizi duen krisiari "berehala" erantzuteko bost talde eratuko dituela, eta horietako bakoitzean Espainiako Gobernuko zenbait ministro egotea eskatu du.
Mazonek adierazpen horiek egin ditu L'Eliana (Valentzian) arratsaldean egindako agerraldian, Fernando Grande-Marlaskarekin bildu ostean.
Hasteko, osasun gaiekin lotutako talde bat sortuko du, Marciano Gomez Osasun kontseilaria buru. Monica Garcia Osasun ministroak ere talde horretan parte hartzea eskatu du Mazonek. Helburu nagusia arrisku epidemiologikoak ebaluatzeko premiazko plan bat egitea izango da, "benetako arrisku epidemiologikoaren aurrean prebentzio-mekanismoetan jarduteko".
Bigarren taldea, azpiegiturekin lotutakoa, Ingurumen, Azpiegitura eta Lurralde kontseilari Vicente Martinez Musek zuzenduko du, eta Nekazaritza kontseilari Miguel Barrachinak ere hartuko du parte. Oscar Puente Garraio ministroaren esku-hartzea ere eskatu du.
Lan honen helburu nagusia tokiko, probintziako eta estatuko garraio- eta azpiegitura-sarea berreskuratzeko premiazko plan integral bat abian jartzea izango da.
Hirugarren taldeak zerbitzu sozialak eta etxebizitza izango ditu ardatz. Mazonek zehaztu du Valentziako Gobernuko Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko eta Etxebizitzako presidenteorde Susana Camareron esku geratuko dela, "ahal izatekotan", Eskubide Sozialetako ministro Pablo Bustinduyren eta Etxebizitza ministro Isabel Rodriguezen partaidetzarekin. Kasu honetan, helburu nagusia izango da premiazko neurriak aztertzea eta hartzea kaltetutako pertsonak birkokatu eta etxebizitzak berreraikitzeko, bai eta berehalako gizarte-laguntza ematea ere; Mazonek aipatutako neurrien artean, besteak beste, pertsona kalteberei edo mendekoei burokraziarik gabeko zuzeneko dirulaguntzak ematea, eta Estatuko parke publiko osoa mobilizatzea, bereziki SAREBena. Hipotekak edo maileguak atzeratzeko banku-bitartekaritza ere aipatu du.
Bestalde, laugarren talde batek enplegu eta enpresa kontuak jorratuko ditu, Hezkuntza, Kultura, Unibertsitate eta Enplegu kontseilari Jose Antonio Rovirak gidatuta. Talde horretan izango da, halaber, Berrikuntza, Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilari Nuria Montes, eta, Espainiako Gobernuko presidenteorde Yolanda Diaz eta Ekonomia ministro Carlos Cuerpo ere. Presidenteak planteatutako helburua, "beharrezko eta premiazko ERTEak" bateragarri egiteko legezko tresna guztiak gaitzea da, baita kotizazioari, langabeziari edo telelanari dagozkion neurriak aztertzea ere, langile autonomoentzako neurri zehatzez gain.
Azkenik, bosgarren taldean, barne arazoei aurre egiteko sortua, Salome Pradas Justizia eta Barne kontseilariak hartuko du parte, eta Grande-Marlaskaren partaidetza galdegin du Mazonek. Talde honen helburua segurtasun baliabideak indartzea izango da, eta kaltetutako eremuetarako sarbide- eta segurtasunaren-kontrola indartzea, lapurreta eta harrapaketak prebenitzeko. "Zaintza eta segurtasun gehiago behar dugu, eta hala izaten ari da", adierazi du Mazonek.
Hain zuzen ere, Barne ministroak Mazonen ostean eman du prentsaurrekoa, eta ziurtatu du Gobernuaren asmoa dela lantalde horiek eratzea, eta normaltasuna ahal bezain pronto berreskuratzeko "beharrezkoak" diren urratsak ematea. Are gehiago, prentsaurrekotik minutu batzuetara, Espainiako Gobernuak baieztatu du taldeetan parte hartuko dutela horietara deitutako ministroek.
Berehalako erantzuna emateko talde horiek iragartzearekin bat, Mazonek iragarri duenez, "behingoz" Armadako 7.000 soldadu baino gehiago hedatu direnan lurraldean, formalki eskatu dio Pedro Sanchez Gobernuko presidenteari Defentsako Estatu Nagusiko burua Cecopin sartzea azter dezan, Armadaren lan guztiak koordinatzeko eta etorkizuneko behar militarrak zehazteko.
Azkenik, Europar Batasunak berriki egindako eskaintza ikusirik, Europar Batasunaren aurrean formalki Europako Elkartasun Funtsaren aktibazioa ahalik eta gehien bizkortzeko ere eskatu dio Sanchezi. Eskaera guztiak "ahal bezain lasterren" erantzuna izatea espero du.
Larrialdietako protokoloa berrikustea eskatu du Mazonek
Agerraldian, Carlos Mazonek jakinarazi du Espainiako Gobernuari eskatu diola berrikus eta egunera dezala alerta meteorologikoak eta larrialdiak ohartarazteko Barne Ministerioaren Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren protokoloa.
Jose Angel Nuñez AEMETek valentziar erkidegoan duen Klimatologia buruak egindako adierazpenen harira egin du eskaria. Izan ere, Nuñezek esan du protokoloak ez direla "nahikoa" izan edo AEMETek eman zuen abisua ez zela behar bezala ulertu, "alarma gorria gorabehera, normaltasuna baitzen nagusi herrian".
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.