35 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian, bikotekidea labana batekin hiltzen saiatzeagatik
35 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak igande honetan, bikotekidea hiltzen saiatzea leporatuta, Ertzaintzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
12:50 aldera gertatu da. Ertzaintzako agenteak bikotearen etxera bertaratu direnean, erasotzaileak esku batean labana bat zuen, bestearekin bikotekidea lepotik helduta zuen bitartean. Agenteek arin jardun dute, erasotzailea atxiki eta atxilotuta. Emakumeak, baina, zauriak zituen eskuetan. Beraz, bertan artatu ostean, Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Biktimaren bikotekideari homizidio saiakera delitua leporatu diote, genero indarkeriaren esparruan, eta ertzain-etxera eraman dute, epailearen aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak betetzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuhaitz eroriak, lur-jausiak eta ur-putzuak EAEko errepideetan, denboralearen ondorioz
Bizkaian, BI-2405 errepidea itxi dute Mendexan, arbola bat eta argindar sarearen zati bat errepidera jausi delako. Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarren mailako hainbat errepidetan, luizi txikiak izan dira eta ur-putzuak sortu dira nonahi. Araban, kateak behar dira Herrerako mendatean.
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Galdakao parean, Bilborako noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin ostean
Istripua 09:30 aldera jazo da, bi ibilgailuk talka egin dutenean. Horietako bat irauli egin da, eta bertaratutako larrialdi-zerbitzuek errepidea itxi dute. Errei bat ireki dute handik gutxira.
Pertsona baten gorpua agertu da Donostian, txabola batean sutea izan ondoren
Sutea 18:00ak aldera piztu da, Altza auzoan. Ikerketa abiatu dute zerk eragin duen argitzeko.
Donostiako La Sirena aterpetxeak aterperik ez dutenak hartuko ditu aurrerantzean
Ondarretako udal aterpetxeak batez ere erabilera turistikoa izan du orain arte, nahiz eta azken urteotan neguko hilabeteetan publiko orokorrari itxita egon den eta kale gorrian dauden pertsonak hartzeko baliatu duten, baina 0 ºC inguruko tenperaturak izan diren gauetan besterik ez.
Sortzetiko kardiopatia duten 175 haur jaiotzen dira urtero EAEn, eta % 85 baino gehiago helduarora iristen dira
Osasun Sailak nabarmendu du unitate oso espezializatuak behar direla, konplexuak direlako eta bizitzan zehar eboluzionatu dutelako.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak aktibatuko dituzte larunbat honetan
Zaparrada handiez gain, elur-kota 800 metrotik behera kokatuko da Arabako ekialdean. Nafarroan, berriz, elurra 500 metrora egitea espero da.
Epaileak Errejonen kontrako auzia artxibatzea baztertu du eta otsailaren 17rako deitu du
Magistratuak autoan dioenez, "ez dago auzia ixteko arrazoirik", eta argitu du ez daukala Elisa Mouliaa auzitik erretiratu izanaren jakinarazpen ofizialik, eta, beraz, hark "akusazio partikularraren figura" izaten jarraitzen duela.
Euriak ez du ehunka ikasleren festarako gogoa desagerrarazi Bilbon
Euriaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute urtero hainbat ikastetxek Bilboko kaleetan zehar egin ohi duten desfilea. Jaia Plaza Barriko arkupeetara eraman dute, eta txarangaren erritmoan dantzatu eta txokolatea hartuta berotu dira bertan.
73 urteko gizon bat hil da Tuteran izandako istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da. Istripuan hil den gizona gidatzen ari zen autoa bidetik atera da eta etxe bat jo du.
Desfileak eta mozorroak izango dira nagusi hainbat herritan asteburuan egingo diren inauterietako ekitaldietan
Baliteke euriaren eraginez programatutako hainbat ekitaldi bertan behera geratzea. Dena den, euria ez da ondo pasatzeko oztopo izango.