San Tomas
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka lagun hurbildu dira Bilbora eta Donostiara San Tomas jaia ospatzera, eta salmenta handiak izan dira

Bizkaiko ekoizleek 16:30erako salduta zituzten eramandako gaien % 80 eta % 100 artean. 100.000 lagun biltzeko aurreikuspena zegoen Bilbon.

Goizeko lehen ordutik, milaka lagun aritu dira Bilbon eta Donostian San Tomas jaia ospatzen. Urtero legez, feria eta azoka bereziak antolatu dituzte bi hiriburuetan, eta jendea erruz joan da erosketak egitera.

Bizkaiko nekazariei dagokienez, salmenta izugarriak izan dituzte aurtengoan, eta batzuk ia eramandako guztia saltzetik gertu geratu dira.

Donostiako azokak 162 postu izan ditu, eta 42tan txistorra jan ahal izan da. Azoka erdiguneko hainbat gunetan izan da, hala nola Gipuzkoa, Okendo eta Zuloaga plazetan eta Boulevard Zumardian. Horrez gain, baserritar jantzien lehiaketa eta herri kirolak ere izan dira, eta Trinitate plazan, VII. Urrezko Aizkora txapelketa.

Hala ere, eguneko protagonista nagusia Kaxilda txerrama izan da, zalantzarik gabe. Duroc arrazako txerri hibridoak 400 kiloko pisua du, eta Konstituzio plazan egon da ikusgai 20:00ak arte.

Donostia San Tomas EFE
18:00 - 20:00

Bilboko San Tomas azokan ere izan da zer ikusia eta zer dastatua, 121 ekoizle eta 235 postu izan baitira bertan. Gainera, Bisubi Fundazioak 4.500 babarrun anoa solidario prestatu ditu putxeratan, eta bildutako dirua Aspanovas, Gregorio Ybarra, Norai eta Koop SF 34 elkarteentzat izango da oso-osorik. 18.000 euro eskuratu dituzte eskimen solidario honi esker.

09:00etatik 20:00etara, askotariko produktuak dastatu eta erosi ahal izan dira Bilboko Areatzan eta inguruetan, taloa txorizoarekin, besteak beste. 

100.000 pertsona espero ziren azokan, eta salmentak ikusita, herritarrak erosteko eta kontsumitzeko gogoz joan dira. "Izugarria izan da, batzuk ezer gabe geratu dira", adierazi du ekoizleetako batek; izan ere, stocka agortzear egon da.

Salmahaietan, produktuen % 80 eta % 100 artean salduta zituzten ekoizleek 16:30erako.

Bilbo San Tomas EFE
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X