Espainiak 100.000 erizain gehiago behar ditu gutxienez
Espainiako Estatuan 345.969 erizain daude, eta horietatik % 85,5 emakumeak dira. Osasun Ministerioaren kalkuluen arabera, gutxienez 100.000 erizain falta dira Europako kopurura iristeko; horretarako, 22 eta 29 urte bitartean beharko dira, egungo hazkunde erritmoari eusten bazaio.
Gaur Javier Padilla Estatuko Osasun idazkariak aurkeztutako 'Egungo egoera eta Espainiako erizainen premiaren kalkulua, 2024' txostenaren ondorio nagusietako batzuk dira aipatutakoak; izan ere, erizainen ratioa 1.000 biztanleko 6,3 da, eta EBkoa, berriz, 8,5.
Bestalde, hamar erizainetatik lauk hamar urte barru lana uzteko asmoa dute, eta % 17k bi urteren buruan uzteko asmoa omen dute; gehienek beren lan-baldintzek eragindako arrazoi profesionalak direla eta, edota osasun-arazoengatik edo faktore emozionalen eraginez. Hala ondorioztatzen da Osasun Ministerioak, Carlos III.a Osasun Institutuko (ISCIII) Investenekin lankidetzan, 2024an 55.000 profesional baino gehiagori egindako inkesta oinarri hartuta.
Espainian 46.114 erizain espezialista daude, eta gehiago kobratzen dute, bai lehen arretan, bai ospitaleetan. Gutxieneko soldata handienak Kanarietan (2.898 euro ospitaleetan eta 3.318 euro lehen arretan), Nafarroan (2.917 euroko soldata uniformea), eta Ceuta eta Melillan (2.812 euro eta 3.005 euro arreta mailaren arabera) daude. Aldiz, Kantabrian (1.647 euro eta 2.080 euro) eta Madrilen (2.005 eta 2.281 euro) dituzte soldata txikienak.
Bestalde, 2024an erizainen lanaldia astean 35 ordukoa izan da; Nafarroan, Katalunian, Madrilen, Valentzian, Ceutan eta Melillan (37,5 ordu) eta Galizian eta Aragoin (36,2 ordu) izan ezik.
2023an, kontratutakoen % 83,7 bere erkidegoan geratu ziren erizainak izan ziren, eta 4.257 profesional lekualdatu zituzten. Katalunia da erizainen hartzaile nagusia, 3.880 kontratuko saldo positiboarekin; horren atzean daude Madril, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (1.423, 1.027 eta 1.001 kontratu, hurrenez hurren).
Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leon, aldiz, erizainen igorleak dira, saldo negatiboa dute eta: -1.937, -1.129 eta -679 kontratu, hurrenez hurren.
Espainiara heltzen diren erizainen kopuruak, ostera, % 136,5 egin du gora, 726 profesional iritsi baitziren 2022an: 195 Portugaldik, 113 Kolonbiatik, 76 Errumaniatik eta 70 Italiatik.
Azkenik, Espainiatik atzerrira joandako erizainen kopurua egonkor mantendu da 6.000 eta 8.000 artean 2022ra arte. Urte horretan 4.150era jaitsi zen. Hala ere, urteko migrazio-fluxua etengabea izan da: 500. Norvegiara jotzen dute gehienek, eta askok Erresuma Batura.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.