Lau pertsona hil dira Fiteron, bi kamioik aurrez aurre elkarren kontra jota
Lau pertsona hil dira bart N-113 errepidean, Fitero parean (Nafarroa), bi kamioik aurrez aurre elkarren kontra jota, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 03:58an jazo da aipatu errepideko 101 kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi ibilgailu astunek aurrez aurre egin dute talka.
Kolpearen ondorioz, bi kamioietan zihoazen lau pertsonak, bina bakoitzean (gidariak eta kopilotuak), bizia galdu dute. Foruzaingoak gerora zehaztu duenez, biktimak atzerritarrak dira: bi Bulgariakoak (47 urteko gizonezko bat eta 41 urteko emakumezkoa), eta gainerako biak, txekiarrak (46 urteko gizona eta 47 urteko emakumea).
Foruzaingoaren hainbat patruila, suhiltzaileak, anbulantziak eta medikuak bertaratu dira istripuaren lekura. Azken horiek lau pertsonen heriotza baieztatu baino ezin dute egin.
N-113 errepidea —Iruñea eta Madril lotzen ditu— itxita dago, eta NA-6900 eta NA-6991 errepidetik ari dira trafikoa bideratzen. Hainbat garabi ezbeharraren lekura joan dira, ibilgailuak bidetik kendu eta trafikoa berrezartzeko.
Foruzaingoak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Lehen hipotesiaren arabera, ibilgailuetako bat kontrako erreian sartu da, eta aurrez aurre jo du beste ibilgailuaren kontra.
Fiteroko Udalak istripua deitoratu du eta doluminak eman dizkie hildako pertsonen gertukoei. Ezbeharra herrigunetik bost kilometro eskasera gertatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) elkarteak boluntarioek pairatzen duten "kriminalizazioa eta jazarpena" salatu du eta Donostiako Udalari komunikazioa eskatu dio
Azpimarratu duenez, "ez dago, gaur egun, afari solidarioen pareko alternatibarik", eta udal-baliabideak ez dira nahikoak.
Osakidetzak 129 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz begietako arazoak izan dituztelako
Ostiral honetan, 70 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
'Sokamuturra Ez' taldeak probara ez joateko eskatu du Getxon, eta "animalien sufrimendurik gabeko" jaien alde egin du
Sokamuturra ordezkatzeko jai batzordearekin negoziatzen saiatu dela esan, eta "parte-hartzea ezin da sufrimenduan oinarritutako jarduera bati eusteko aitzakia izan", nabarmendu du elkarteak.
Espainiak eta Marokok mugak blindatu dituzte larunbatean izan litekeen etorrera masibo baten aurrean
Ceuta eta Melilla hiriek segurtasuna indartu dute muga zeharkatzeko deialdien aurrean. Rabatek ere gogortu ditu neurriak, Castillejosen hesi eta kontrol gehiago ezarrita.
Almarazko zentral nuklearra ustiatzeko baimena 2030era arte luzatu du Espainiako Gobernuak
Dena dela, zentral nuklearra 2035erako ixteko planak bere horretan jarraitzen du. Testuinguru horretan, Sumarrek luzapena baztertu du, trantsizio energetikoa geldiarazten duelako; PPk, berriz, ez du nahikotzat jo, eta zentral nuklear guztiek zabalik jarrai dezatela eskatu du.
Llantenoko baso-sutea perimetratzeko lanean ari dira
Egoerak hobera egin du. Suhiltzaileek Artziniegako aldea egonkortu dute eta Amurriokoa perimetratzeko lanean ari dira. Arratsaldean sutea kontrolpean hartzea espero dute.
10.000 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Gizon bat ikertzen ari dira Bizkaian, ustez txakurkumeen salmenta faltsuetan parte hartzeagatik
Cuencako bizilagun batek salaketa jarri ostean abiatu zuten ikerketa, baina probintzia gehiagotan ere izan omen dira kaltetuak.
Teknikarien grebaren ondorioz, PICASSarik gabe geratu da Musika Hamabostaldia, eta Piratek programazioaren zati bat bertan behera utzi dute
Ostiraleko lanuztearen ondorioz, Musika Hamabostaldiko dantza-ikuskizuna ez da egingo, eta Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte Trinitate plazako jarduerak eta Skabideanen kontzertua.
Hidrogeno naturala bilatuko dute Aralarren, lursaila nabarmen aldatu gabe
Espainiako Gobernuak esploratzeko baimena eman du, baina lanak egiteko bide edo sarbide berriak irekitzea debekatu du.