Albiste izango dira: Saretzen txostena mugikortasunari buruz, Trumpen muga zergak eta Parisko goi-bilera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Saretzen txostena mugikortasunari buruz: 2024an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan matrikulatutako autoen % 62 eta Nafarroako % 59 "alternatiboak" ziren, hau da, elektrikoak, hibridoak edo gasezkoak, Saretzen azken txostenaren arabera. Edozein lanegun buruzuritan, 6,5 milioi joan-etorri baino gehiago egiten dira EAEn. Gainera, 10 bidaiatik ia 7 udalerrian bertan egiten dira, baina joera hori nabarmenagoa da Araban (% 84,4), Bizkaian ( % 65,8) eta Gipuzkoan (% 62,2) baino. Halaber, joan-etorrien ia erdiak (% 45) oinez egiten dira, % 38 ibilgailu pribatuan eta % 13 garraio publikoan.
- Trumpen muga zergak: Donald Trump presidente estatubatuarrak % 25eko muga-zerga ezarriko die apirilaren 2tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetara esportatzen diren auto guztiei. Estatu Batuetan saltzen diren autoen erdiak dira atzerrian ekoitzitakoak, kalkuluen arabera, eta kaltetutako herrialde nagusiak Mexiko, Kanada, Japonia eta Alemania izango dira. Trumpek azaldu duenez, kamioi arinei ere eragingo die neurriak, eta harekin datozen bi urteetan 600.000 milioi eta bilioi bat dolar artean biltzea espero du handi-mandiak.
- Parisko goi-bilera: 31 herrialdetako buruzagik bilera egingo dute gaur Parisen, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak deituta, Ukrainako balizko su-etenaz eta segurtasun bermeez hitz egiteko. Europar Batasuneko 27 estatukideak ez ezik, NATOko eta Europar Batasuneko ordezkariak, Turkiako presidenteordea eta Kanadako eta Australiako gobernuetako ordezkariak joango dira Frantziako hiriburura. Batzarra 10:00etan hasiko da eta amaieran Frantziako presidenteak prentsaurrekoa eskainiko du azalpenak emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.