Udaberri giroa, baina tarteka ezegonkor
Bero antzean hasi dugu ostirala, hego-haizeari esker, eta badirudi 20 gradutik gora egingo duela gaur isurialde atlantikoko zenbait tokitan. Hegoaldean, berriz, tenperaturak txikiagoak izango dira.
Lainoak eta ostarteak nagusituko dira, eta eguzkiak indarra hartuko du eguerdi aldean nahiz arratsalde hasieran. Araban eta Nafarroan, baina, baliteke zaparradaren bat edo beste botatzea, bai goizean, eta baita arratsalde-gau partean ere.
Larunbatean, ostarte zabalak ikusiko dira berriro ere. Hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haizeak aginduko du goizeko lehen orduetan, eta tenperatura atseginak izango dira han eta hemen; ostiralean baino baxuagoak, halere. Eguerditik aurrera, haizea baretu egingo da, iparraldeko ukitua hartuko du, eta horrek giroa freskatuko du. Arratsaldean, hodei gehiago egongo dira, eta tarteka euria eta ekaitza egin ditzake.
Igandean ere, nahiko urdin ikusiko da zerua, behe-hodei bakan batzuk salbu. Haize leuna espero da, iparretik iritsita, eta maximoak bere horretan geratuko dira. Arratsaldean, bereziki, baliteke hodeitsuago egotea eta zertxobait bustitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat oso larri zauritu da Barasoainen, motokultore batekin izandako istripu batean
Ezbeharra Barasoaingo baratze batean gertatu da, Restaño inguruan, motokultore batekin lanean ari zen gizona makinak harrapatuta geratu denean.
SAPAko akziodun nagusiak Realarekin egiten duen "irudi garbiketa" salatu dute Anoeta estadioaren aurrean
“Gerrari ez, Bizitza duinak denontzat!” lelopean, armagintzaren aurkako konpromisoak eta erabakiak har ditzatela eskatu diete agintariei. Ildo horretatik, ekintza ezberdinak iragarri dituzte hurrengo asteetarako Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Gastroenteritis agerraldiak jotako gurutzaontzia astelehenean porturatuko da Getxon
Une honetan, gastroenteritis arrunta duten 17 pertsona daude ontzian isolatuta.
LGTBI kolektiboaren aldarria Bilbon eta Iruñean, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
Trans pertsonenganako "indarkeria instituzionala" salatu dute Bilbon. Iruñean, berriz, "espazioak lasaitasunez okupatzeko eta bizitzeko" eskubidea aldarrikatu dute.
Gernikako lokutorio bateko langilea atxilotu dute, bezeroen eta lagunen 82.000 euro bereganatzea leporatuta
Ikerketako iturrien arabera, diru-bidalketak justifikatzeko erreziboak egiten bazizkien ere lokutorioko bezeroei, azken bi hilabeteetan ez zituen bidalketak gauzatu. Era berean, lagunei maileguak eskatu eta desagertu egin zen.
Osakidetzak kaltetu ugariko larrialdietarako duen protokoloa ezagutu dugu
Koordinazio zentrotik deia jaso bezain pronto jartzen dira martxan. Azkar eta koordinatuta aritu beharra dago, eta halako gertakarien aurrean prest egoteko, hainbat simulakro egiten dituzte urtean zehar.
Alacanteko eta Bartzelonako hantabirus kasu susmagarriek negatibo eman dute berriro
Horrela, hurrengo PCR proban emaitza errepikatzen bada, berrogeialdia etxean egiten jarraitu ahal izango dute.
Alacanten topatutako hiru gorpuak indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari dira
Doloresko Udalak hiru dolu egun ezarri ditu udalerrian jazotako "gertaera lazgarriagatik", eta jaietarako programatutako jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du.
Autobus batek emakume bat harrapatu du Iruñean
Zauritutako emakumea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzian, hainbat kolpe baitzituen.
Emakume batek salatu du eraso egin ziotela Gasteizen nikaba erabiltzeagatik
Beste emakume bat jantzia kentzen saiatu zela eta aurpegian jo zuela salatu du.