TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Europa Ligako finala Bilbon, sexu erasoa Donostian eta Israelen kontrako presioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Segurtasun dispositiboa San Mames kanpoaldean, artxiboko irudi batean
Segurtasun dispositiboa San Mames kanpoaldean, artxiboko irudi batean

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Europa Ligako finala Bilbon: Ingalaterrako bi taldek, Tottenham-ek eta Manchester United-ek, Europa Ligako finala jokatuko dute San Mamesen. Erresuma Batuko 55.000 zale espero dira Bilbon, eta bi taldeetako jarraitzaileen arteko harreman ona dela-eta istilurik gertatzerik aurreikusten ez duten arren, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI) aktibatu du, badaezpada.

- Sexu erasoa Donostian: Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostian adin txikiko bati sexu erasoa egitea egotzita. Erasoa Ulia mendian gertatu zen astelehen goizaldean. Adingabea Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean zegoen eta biktimaren "babesa, zaintza eta jarraipen osoa bermatzeko neurriak" hartu dituela azaldu du. Bien bitartean, Ertzaintzak gertaturikoa ikertzen jarraitzen du.

- Israelen aurkako presioa areagotu dute: Europar Batasunak eta Erresuma Batuak Israelen kontrako presioa areagotu dute, Gazako Zerrendan bizi den egoera tarteko. Europar Batasunak Israelekin duen Elkartze Akordioa aztertuko du, 17 estatuk Kaja Kallas Kanpo Politikarako EBko goi-ordezkariari egindako eskakizunaren ondorioz. Erresuma Batuak, bere aldetik, bertan behera utzi ditu aldebiko merkataritza akordio berri baterako negoziazioak Israelekin. Dena den, oraingoz Benjamin Netanyahuk ez du atzera egin eta Israelgo Armadak Gazako erasoaldiarekin jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X