EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ekaitzengatik Euskal Herri osoan, arratsaldetik aurrera

Tenperatura maximoak igo egingo dira, bereziki barnealdean, eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea arratsaldean. Euskalmeten arabera, baliteke metro koadroko 15 litro pilatzea ordubetean.
Atzoko egunsentia, Meñakan (Bizkaia). Argazkia: Victor Uriarte
Atzoko egunsentia, Meñakan (Bizkaia). Argazkia: Victor Uriarte

Beroak jarraipena izango gaur, baina arratsaldean ekaitzak jo eta euria egingo du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du prezipitazio handiengatik 15:00etatik 21:00etara. Euskalmeten arabera, baliteke metro koadroko 15 litro pilatzea ordubetean. Aemetek Nafarroa osoa abisupean jarri du ekaitzengatik, 14:00etatik aurrera. Halaber, Meteofrancek abisu horia ezarri du Pirinio Atlantikoetan ekaitzengatik, 18:00etatik aurrera.

Gaur, ostirala, beroak jarraituko du, baina arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Tenperatura altuak izango dira, baina baliteke gaur baino zertxobait baxuagoak izatea.

Agintariek azpimarratu dute oso garrantzitsua dela neurriak hartzea, eguerdian eguzkitan ez egotea, behar bezala hidratatzea eta meteorologia eta babes zibileko zerbitzu ofizialen gomendioak kontua izatea.

Larunbatean, maiatzaren 31n, tenperaturak zertxobait jaitsiko dira. Isurialde atlantikoan behe-hodei ugari izango dira, baina zerua zertxobait irekiko da eguerdi eta arratsalde partean. Araba eta Nafarroa hegoaldean, eguzkia nagusituko da. Arratsaldean, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere barnealdean. Tenperatura maximoak 23-24 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta barnealdean 30 ºC inguruan jarraituko dute, ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin.

Igandea motela eta hezea izango da. Zerua lainotua egongo da eta euria egingo du tarteka; gainera, baliteke arratsaldetik aurrera zaparrada trumoitsuak izatea. Tenperatura maximoek behera egingo dute, eta beherakada hori nabarmenagoa izango da barnealdean. Halaber, haizeak iparraldetik joko du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Bakio (Bizkaia) atzo, osteguna. Argazkia: Jabier Sarriugarte Bakio (Bizkaia) atzo, osteguna. Argazkia: Jabier Sarriugarte

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X