Bi motozale larri zauritu dira Artaxoan eta Orikainen izandako bi istriputan
Bi motozale larri zauritu dira azken orduetan Nafarroan izandako bi istriputan.
Lehenengoan, 31 urteko motor-gidari batek zauri larriak egin ditu auto batekin talka eginda, ostegunean, 22:27an, NA-6030 errepideko 9,4. kilometroan (Mendigorria-Tafalla), Artaxoan.
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, eta bertan jarraitzen du, pronostiko larriarekin, SOS Nafarroak jakitera eman duenez.
Bigarren motozale bat oso larri zauritu da gaur arratsaldean N-121-A Iruñea-Behobia errepidean, Orikainen, erorikoa izanda, Nafarroako Gobernuaren arabera.
SOS Nafarroak 13:09an izan du ezbeharraren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Gidariak motorraren kontrola galdu eta erdibitzailea jo du, N-121-A errepideko 6. kilometroan.
Anbulantziak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman du motozalea, oso larri.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute 13:55ean, eta auto-ilarak sortu dira. Foruzaingoak aritu da bertan zirkulazioa bideratzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian