Abisu horia gaur ere ekaitzengatik: 15 litro bota ditzake ordubetean
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, Aemetek Nafarroan egin duen bezalaxe, abisu horia ezarriko du 18:00etatik aurrera euriteengatik, 15 litro bota baititzake metro koadroko ordubetean, eta txingorra eta haize-ufada gogorrak ere espero baitira.
Arratsaldean, euri-jasa mardulak izango dira, ekaiztsuak, eta ekialdean botako du gehien. Txingorra 2-3 zentimetrokoa izan daiteke, 50-70 km/h haize-boladekin batera.
Aurreko egunetan ere izan dira abisu horiak ekaitzengatik. Atzo Altzolan (Gipuzkoa) 23,6 litro bota zituen metro koadroko ordubetean, 19,4 litro 10 minutuan.
Haizeari dagokionez, Moredan atzeman zuten haize-ufada gogorrena, orduko 87 kilometrokoa, Euskalmeten datuen arabera.
Abisuak indarrean jarraituko du asteleheneko 18:00ak arte, baina bihar egoerak hobera egingo du. Euri-jasak espero dira, baina ez txingorrik ez haize gogorrik.
Astea eguraldi fresko eta euritsuarekin hasiko dugu. Astelehenean, zerua estalita egongo da ordu askotan. Euria egingo du egunean zehar, eta une batzuetan zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere ekialdean; egunaren amaieran, euri gutxiago egingo du. Tenperaturak jaisten jarraituko du, nabarmenago Nafarroan, eta orokorrean maximoak 20 ºC-ren azpitik geratuko dira.
Asteartean ere, giro umel eta freskoarekin jarraituko dugu. Isurialde atlantikoan oso hodeitsu egongo da eta euri txikia egingo du. Hegoaldean, arratsaldera arte seguraski, ateri eutsiko dio, baina zaparrada trumoitsuak bota ditzake gero. Egunaren amaieran, atertzera egingo du. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nahiko freskoak izango ditugu urte sasoi honetarako.
Asteazkenean, ez da aldaketarik espero, baina bai ostegunean, tenperaturak igoko baitira, ostiral eguzkitsuaren atarian.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.