Osakidetzak 24 ordura luzatuko ditu etxeko zainketa aringarri pediatrikoak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adingabeen zainketa aringarri pediatrikoak egituratuko ditu. Hala, aurrerantzean, kasu konplexuenetan, etxeko arreta 24 ordukoa izango da asteko zazpi egunetan, eta horien ardura duten ospitaleetako unitate bereziek modu arautu eta aitortuan egingo dute, eta ordaindu egingo zaie. Orain arte borondatez egiten zuten lan hori.
Alberto Martinez osasun sailburuak egin du iragarpena, goizean, kazetarien galderei erantzunez; izan ere, azken orduetan, zeresana eman du Euskadiko zaintza aringarrien zerbitzu pediatrikoaren egoerak, neskato bati hil hurren zegoela, ordutegiz kanpo lagundu zion pediatraren kasua dela eta.
Martinezek adierazi du aurrerantzean, "kasu konplexuetarako egitura asistentziala" egongo dela. Izan ere, kasu askotan, sailburuak nabarmendu duenez, haurraren edo familiaren egoera dela eta, "beharrezkoa da maila handiagoko jarduera", eta, hortaz, irtenbide bila, hori egituratzeak "gardentasuna" emango dio zerbitzuari.
Kasu konplexua
Jarraibide horiek iritsi dira 'Faltan botatzen dugu' plataformak, zainketa aringarrien alde diharduenak, Osakidetzak Gurutzetako Ospitaleko pediatra bati kargu hartu ziola salatu eta biharamunean. Lau asteetan zehar gaueko ordu txikietan hil hurren zegoen 4 urteko neskato bati zaintza aringarriak emateagatik, eta ospitaleko baliabideekin kalean egoteagatik hartu zioten kargu, plataformak dioenaren arabera.
Osasun sailburuak berriz ere esan du ez dela "zigorrik ezta kargu-hartzerik izan", eta "ikuskatzaile baten ohartarazpena baino ez zela egon, ibilgailurik erabili behar izanez gero, jakinarazi ziezaiola, jasota gera zedin unitate hori zertarako aterako zen". Martinezek adierazi du horrelako kasu konplexuak "egituratu, aitortu eta behar bezala ordaindu behar direla, bai denbora, bai lansariaren bidez".
Osasun Itunerako mahaiaren bederatzigarren bilera hasi baino minutu batzuk lehenago egin ditu adierazpenok Osasun sailburuak, eta berretsi egin du ituna hurbil dagoela eta, gauzak ondo bidean, hilabete amaieran itxita egongo dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.