Sexu-esplotazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prostituzioa Hego Euskal Herrian, analisi laburra: EAEk Espainiako bosgarren tasarik altuena du

Gutxienez 5.158 emakume egongo lirateke prostituzioan (3.421 Bizkaian, 1.053 Gipuzkoan eta 684 Araban), eta % 15 inguru sareetan aritzen dira. Nafarroan, 817 emakume prostituzio egoeran daudela uste dute. Hala ere, Askabide bezalako elkarteek salatu dutenez, kopuru horiek errealitatetik urrun daude.
Irudia: eitb.eus
Irudia: eitb.eus

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) prostituzio egoeran dauden emakumeen bosgarren tasarik altuena du 18 urtetik gorako 10.000 emakumeko, Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak gaiari buruz egindako azken azterlanaren arabera (2024an argitaratu zen).

Gutxienez 5.158 emakume izango lirateke egoera horretan (3421 Bizkaian, 1053 Gipuzkoan eta 684 Araban), eta % 15 inguru sareetan aritzen dira. Nafarroan, 817 emakume prostituzio egoeran daudela uste dute.

Hala ere, Askabide bezalako elkarteek salatu dutenez, kopuru horiek errealitatetik urrun daude. Izan ere, azterlan berean egindako kalkuluen arabera, 2023an iragarkietan erregistratutako emakumeen datuetan oinarrituta, EAEn eta Foru Erkidegoan prostituzioan arituko liratekeen emakumeak are gehiago izango lirateke, 7.125 eta 949, hurrenez hurren.

Emakunderen azken ikerketa 2020koa da, eta ondorioztatu zuen orduan 240 emakume zirela sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima. Txosten horren arabera, erdiak baino gehiagok agentziak erabiliko lituzke, hau da, klubetik edo kaletik kanpo.

Espainiako Gobernuak egindako makroikerketak Interneten argitaratutako 654.000 prostituzio-iragarki baino gehiago aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen Espainiako Estatuan 18 urtetik gorako emakumeen % 0,56 prostituzio testuinguruetan dagoela. Hala, prostituzioan edo sexu-esplotaziorako salerosketan dauden emakumeen batez bestekoa 56koa da 10.000 emakumeko.

Emakume horien jatorri nagusia Latinoamerika da (% 51), % 16 europarrak dira eta kasuen % 29an ez da ezagutzen jatorria. Adinari dagokionez, prostituzio egoeran dauden emakumeen % 28k 18 eta 24 urte bitartean ditu, eta % 32k, 25 eta 36 urte bitartean.

Barakaldon, iragan otsailean, bi emakume atxilotu zituzten gazteen salerosketan ziharduen talde antolatu bateko ustezko arduradun gisa. Emakumeak erakartzen zituzten Kolonbian, pisuetan konfinatzen zituzten, eta bezeroekin geratzen ziren Internet bidez. Horrelako sareetan ohikoa den metodoa da, Patricia Martinez Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateko buruak Radio Euskadin azaldu zuenez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X