Nafarroak 118 adingabe migratzaile gehiago hartu beharko ditu, eta EAEk ez du bat bera ere jaso beharko
Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak Kanariar Uharteetara iritsi diren eta inoren kargura ez dauden adingabeak banatzeko taulak aurkeztu ditu gaur. Kataluniak ere ez du bat bera ere hartu beharko, Euskal Autonomia Erkidegoak bezala orain arte egin duen aldez aurreko harrera-ahaleginagatik.
Pertsona migratzaileak, Kanariar Uharteetako hondartzetan, turisten ondoan. Artxiboko argazkia: EFE
Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak Kanariar Uharteetara iritsi diren eta inoren kargura ez dauden adingabeak banatzeko taulak aurkeztu ditu gaur. Horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) ez dago behartuta adingaberik jasotzera, ezta Katalunia ere, orain arte egin duten ahaleginagatik. Nafarroak, ordea, 118 adingabe gehiago hartu beharko ditu.
EAEk 731 adingabe hartzeko gaitasuna du, baina egun 1.778 ditu.
Kataluniak iragarri du, gutxienez, aurreko kanpainetako kopuru berari (31) erantzuteko asmoa duela. Espainiako ¡Gobernuak aurreikusitako lekualdatze guztiak burutu ondoren ere, Katalunia izango da bere sisteman gazte gehien dituen erkidegoa, eta alde handiarekin.
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua pozik agertu da Ministerioak kontuan hartu duelako Euskal Autonomia Erkidegoak adingabe migratzaileak hartzeko "aldez aurretik egindako ahalegin etengabea": "Orain beste erkidego batzuek egin behar dute", erantsi du.
Horrela, Espainiako Gobernuak Kanarietatik 3.000 adingabe migratzaile beste lurralde batzuetara lekualdatzeko asmoa du, gehienak Andaluziara, Madrilera eta Valentziara, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioko iturriek baieztatu dutenez.
Guztira, Espainiako Gobernuak artxipelagotik 3.975 adingabe eramateko asmoa du; baina, aurreikuspenen arabera, 850 inguru kendu beharko zaizkie, Estatuko harrera sareak hartuko baititu, asilo-eskatzaileak direlako, Auzitegi Gorenak emandako aginduarekin bat etorriz.
Honenbestez, datu horien arabera, Andaluzia (677 gazte), Madril (647) eta Valentzia (571) izango lirateke uharteetatik gazte gehien hartuko lituzketen erkidegoak.
100 milioi euroko funtsa
Espainiako Gobernuaren egitasmoak martxoaren 18an onartutako errege lege-dekretuak aurreikusten zuen 100 milioi euroko funtsaren banaketa jasotzen du, atzerritarrei buruzko legearen 35. artikulua erreformatzeko eta mekanismo hau sortzeko.
Lekualdaketa guztiak Ministerioak ordainduko ditu, eta Estatuak ordainduko ditu gazte guztien harrera gastuak, gutxienez, lehenengo hiru hilabeteetan.
Gainera, Ministerioak Aragoi, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Kantabria, Errioxa, Ceuta, Melilla, Nafarroa eta Madrili kalte-ordaina emango die gain-okupazioagatik.
Datu horien arabera, Kanariar Uharteak izango lirateke baliabide gehien jasoko lituzkeenak, 24 milioi euro baino gehiago, eta, ondoren, Madril (15 milioi baino gehiago) eta Andaluzia (8 milioi baino gehiago). Nafarroak, berriz, 3 milioi euro baino gehiagoko ekarpena izango du.
Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak Batzar Sektoriala deitu du datorren astearterako, uztailak 8a, 16:00etan. Bertan, datorren Konferentzia Sektorialaren gai-zerrenda aztertuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euforia eta emozioa Realeko jarraitzaileen artean, Errege Kopako finalerako txartela lortuta
Realeko milaka jarraitzaile Sevillara begira daude dagoeneko, apirilaren 18ko Errege Kopako finala gertutik bizitzeko ilusioarekin. 2021ean ikuslerik gabe jokatu behar izan zen finalaren ondoren, realzaleek finalaren esperientzia bizi nahi dute.
Garraio eta ostatuen prezioak izugarri igo dira Sevillan Kopako finalaren astebururako
Realak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, eta Atleticoren kontra ariko da apirilaren 18an, Sevillan. Zaleek erronka potoloa dute orain, taldeari laguntzera bertara joateko modua aurkitzea eta lotarako leku bat topatzea, ahal bada patrikak hustu gabe, ilusioak seguru asko bilaketan lagunduko badie ere, ez baitu, momentuz, ordaintzeko balio.
62 urteko arrantzale bat hil da Donostian, uretara erorita
Gurutze Gorriko ontzi batek erreskatatu du gorpua.
Bilbon aire zabalean egotea saihestea eskatu dute, Saharako partikulak daudelako airean
Udalak jakinarazi duenez, Saharako hautsa dago airean, eta kontu handiz ibiltzeko aholkatu dute, batez ere arnasketako gaixotasunak edo gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen, txikien eta adinekoen artean.
Uberrek % 20ko deskontua egingo du Gipuzkoako sagardotegietarako joan-etorri bidaietan
Uberrek, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Sagardotegi Elkarteak akordioa lotu dute txotx denboraldi honetarako.
Albiste izango dira: Realzaleak Sevillara begira, Santanderreko tragedia, eta azken ordua Ekialde Hurbiletik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elkarretaratzea deitu dute Cintruenigon, familiak eskola-jazarpenarekin lotu duen neska baten heriotza salatzeko
17 urteko neskaren aldeko hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean, familiak salatu zuen bullyingak hil duela adin txikiko neska.
Sestaon beste agente batzuek bi pertsonari ustez eraso egin ondoren esku hartu zuten ertzainek ez zituzten kamerak aktibatu
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak nabarmendu du gailua aktibatu gabe eramateak araudia ez betetzea ekarriko lukeela.
Bi zalegoek indarrak eman dizkiete euren taldeei Sevillarako txartela berenganatzeko
Gaurkoa derby bat baino zerbait gehiago da, jokoan baitago Kopako finalerako txartela. Bi taldeetako zalegoak horren jakitun dira, eta harrera beroa egin diete jokalariei estadiora iritsi direnean.
Barakaldok eta Balmasedak doluminak agertu dituzte Santanderen hil diren hiru gazte bizkaitarrengatik
Astearte honetan izandako istripu batean hil ziren, Santanderreko El Bocal kostaldeko pasabidea kolapsatuta. Gainera, Arabako beste neska bat ospitaleratuta dago. Guztira, bost pertsona hil ziren istripuan, eta beste neska bat desagertuta dago.