19 urteko emakume bat hil da Iturmendin (Nafarroa), bide batetik irten ostean
Gidariak positibo eman du alkoholemia proban eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa egotzita atxilotu dute.
19 urteko emakume bat hil da Iturmendin (Nafarroa), errepidetik irten ostean. Poliziak autoaren gidaria atxilotu du, eta gertakariak ikertzen ari da.
Ezbeharra igande honetan gertatu da, 06:52ak aldera, Ilardiko pistan. Lekukoek azaldu duten arabera, autoa zibarenak egiten ari zen bidetik atera eta irauli denean.
Ibilgailuan, 6 pertsona ziren, baina 19 urteko gaztea izan da hildako bakarra.
SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez, ezin izan dute ezer egin istripuaren lekuan bertan hil den emakumearen bizia salbatzeko.
Gidariak positibo eman du Polizia Foralak egindako alkoholemia proban. Horrenbestez, gidaria atxilotu dute zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa egotzita.
Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.