Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Boulevardeko puntu morea berriro irekiko dute Aste Nagusian, indarkeria sexista kasuak prebenitzeko eta artatzeko

Larunbat honetatik aurrera, prentsa kiosko zaharrean, profesionalek aurrez aurreko arreta zerbitzua emango dute. Era berean, Emakumeen Etxea eta Berdintasun Sailaren telefonoa ere erabilgarri egongo dira, beste baliabide batzuekin batera.

El punto morado del Boulevard de San Sebastián reabre para prevenir y atender casos de violencia sexista en Aste Nagusia.



REMITIDA / HANDOUT por AYUNTAMIENTO.

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

07/8/2025

Donostiako Udalaren ordezkariak, ostegun honetako aurkezpenean. Argazkia: Donostiako Udala

Donostiako Boulevardeko puntu morea larunbat honetan irekiko dute berriro, Donostiako Aste Nagusiaren lehen egunean, jaietan "indarkeria sexista kasuak prebenitzeko eta artatzeko". 24 orduz emango da zerbitzua, Emakumeen Etxearen eta Berdintasun Sailaren telefonoaren bidez. Hala iragarri du Eneko Goia Donostiako alkateak hiriko nautikoan, udal talde guztien ordezkariekin batera.

Goiak "indarkeria sexistarik gabeko Aste Nagusia" ospatzeko deia egin die herritarrei, eta gogorarazi du "hiriak mota guztietako indarkeriazko jokabideak gaitzesten" dituela.

Larunbat honetatik, Donostiako Aste Nagusia hasten den egunetik, hilaren 17ra, igandea, hainbat gune eta arreta-zerbitzu egongo dira martxan, 24 orduz, indarkeria sexista kasuak artatzeko. Horietako bat Boulevardeko puntu morea izango da, garai bateko prentsa-kioskoan.

13:00etatik 05:00etara egongo da irekita, eta profesionalek aurrez aurreko arreta emango dute bertan. Bigarren baliabidea Emakumeen Etxea izango da, Okendo kaleko 9. zenbakian, eta bertan arreta emango da 05:00etatik 10:00etara. Azkenik, urteko gainerako egunetan bezala, Berdintasun Sailaren telefono-zenbakia egongo da eskuragarri, 630 934 994, eguneko edozein ordutan.

Goiak gogorarazi du indarkeria sexistaren prebentziorako kanpaina abian dela ekainaren 23an San Joan jaiak ospatu zirenetik, 'Jai libreen alde! Indarkeria sexistari ez!' lelopean. Uda osoan zehar egongo da indarrean, hainbat material erabilgarrirekin, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Material horietan, prebentzio-informazioa eta eraso sexisten eta sexu-erasoen aurrean nola jokatu jakiteko gomendioak jasotzen dira. Ekimen horren baitan eskuorriak, eskumuturrekoak, txapak, eranskailuak, lepoko zapiak, telefonodun txartelak eta Emakumeen Etxeari buruzko datuak banatu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X