ISTILUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat atxilotu eta hamar ikertzen ari dira uztailaren 20an Azpeitian izandako istiluengatik

Desordena publikoak eragitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egitea egozten diete guztiei. Atxilotua, 16 urtekoa, aske utzi dute, beharrezko polizia-eginbideak bukatutakoan.

Istiluak Azpeitiko Udaltzaingoaren egoitza aurrean izan ziren. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

Uztailaren 20ko goizaldean Azpeitian izandako istiluak argitzeko ikerketa abian da, eta, orain arte, 16 urteko mutil bat atxilotu eta hamar gazte ikertu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Desordena publikoak eragitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egitea egozten diete guztiei.

Ertzaintzaren patruila batek esku hartu ondoren hasi ziren istiluak, hiri-altzarietan pintaketa bat egitea leporatuta gazte bat identifikatu zutenean. Egoera nabarmen trakestu zen handik gutxira, gazte-talde handi batek Udaltzaingoaren bulegoetara jo zuenean. 

Antza denez, errieta egin nahi zieten agenteei, eta bildutako jendetza sakabanatzeko eta ordena berrezartzeko asmoz bertaratu zen Ertzaintza. Istilu horietan, bi agente zauritu ziren.

Urola-Kostako Ertzaintzaren unitatea ari da kasua ikertzen, eta ez du baztertu atxiloketa edo inputazio gehiago egitea ikerketek aurrera egin ahala. Atxilotutako adingabea aske utzi dute polizia-eginbideak bete ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X