ALERTA LARANJA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muturreko beroari aurre egiteko aholku sorta

Ezinbestekoa da prebentzio-neurriak areagotzea. Horretarako, hemen dituzu gomendio batzuk. 

GRAFCAV1416. VITORIA, 11/08/2025.- Un hombre corre por el anillo verde de Vitoria en una jornada en la que el Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco va a activar mañana martes en toda Euskadi una alerta naranja por las altas temperaturas que se están registrando en esta ola de calor. EFE/ L. Rico
Gizon bat Gasteizko eraztun berdean zehar korrika. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak publikatutako aholkuak muturreko beroari aurre egiteko:

- Pertsona zaurgarriekin kontu handiz ibili: 4 urtez azpiko haurrekin, adinekoekin, haurdunekin eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonekin.

- Maiz jarri harremanetan bakarrik bizi diren adineko pertsonekin.

- Gogoratu ibilgailu barruan ahaztuta inor ez uztea.

- 6 hilabete baino gutxiagoko haurrak sekula ez jarri eguzkipean.

- Egunaren erdiko orduetan saihestu eguzki azpian jartzea.

- Babestu kapelekin eta eguzkitako betaurrekoekin eta eguzki-babesarekin.

- Arropa arina erabili.

- Saihestu jarduera fisiko gogorra, eta batez ere bero handieneko orduetan.

- Mendi-ibili luzeetarako ur nahikoa eraman.

- Ordubete baino gehiago luzatzen sintomen aurrean (ahultasuna, nekea, zorabioa, goragalea, ikusmen lausoa), medikuarengana jo.

- Etxean leihoak eta pertsianak itxita eduki, eta gauean freskatu.

Ez erabiltzea beroa sortzen duten etxetresna elektriko edo aparatuak, ordurik beroenetan.

- Tenperatura 35ºC-tik gorakoa denean, haizagailu elektrikoak itzali, ez dira baliagarriak beroarekin lotutako gaixotasunak prebenitzeko.

- Dutxa edo bainu hotzak hartu eta gorputza freskatu, batez ere aurpegia eta eskuak.

- Ura eta likidoak maiz edan, baita egarri ez zarenean ere.

- Kafeina , alkohola edo azukre asko duten edariak ekidin.

- Entsalada, barazki eta fruituen kontsumoa handitu, izerdiagatik galtzen diren gatz mineralak berritzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X