Zarrakazteluko suteak 220 hektarea erre ditu, Nafarroako Gobernuaren arabera
Gaur sutea itzaltzeko lanekin aurrera jarraitu dute. Egoera "hobera egiten ari da", eta suak inguratuta eta egonkortuta jarraitzen du. Arratsalderako iragarpen meteorologikoa bete da, 18:30etatik haize ufada bortitzak izan baitira, eta horrek sua berpiztea eragin du, baina "arazorik gabe kontrolatu dute".
Zarrakazteluko (Nafarroa) baso-suteak 220 hektareako zabaleran izan du eragina, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren adierazi duenez. Horietatik, 182 hektarea Alepo pinuak dira, bai baso berriak, bai mendi naturalak.
Gaur sutea itzaltzeko lanekin jarraitu dute. Egoera "hobera egiten ari da", eta suak inguratuta eta egonkortuta jarraitzen du. Atzo ingurua perimetratu ondotik, suhiltzaileak eta nekazariak ingurua bustitzen izan dira gaur.
Nafarroako Gobernuak azaldu dutenez, arratsalderako iragarpen meteorologikoa bete da, 18:30etatik haize ufada bortitzak izan baitira, eta horrek sua berpiztea eragin du, baina "arazorik gabe kontrolatu dute".
Aireko baliabideak gutxi gorabehera 19:45ean erretiratu dira, eta lurreko baliabideak gauean zehar lanean jarraituko dute. Lizarra, Tafalla, Zangoza eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileek osatuko dute lantaldea, eta goizean ordezkatuko dituzte.
Zarrakazteluko (Nafarroa) sutea itzaltzeko lanek aurrera darrai, baina suhiltzaileek erabat itzaltzea lortu ez badute ere, mugatu dute eta egonkortuta dago atzoz geroztik. Suhiltzaileak, 2 helikopterok lagunduta eremua zaintzen eta bustitzen ari dira berriz piztu ez dadin. Suhiltzaileak kezkatuta daude arratsaldeko haize aldaketak, eta muturreko tenperaturek, sugarrak berriro piztuko ote dituen.
Nafarroa osoa sute arrisku handienean dagoela gogoratu du Sos Nafarroak, eta nahiz eta airez eta lurretik sutea itzaltzeko lanetan jarraituko duten, adierazi du "baldintza meteorologikoak oso txarrak direla oraindik" tenperatura altuengatik eta lurraren hezetasun eskasagatik. Testuinguru horretan, arretaz jokatzeko deia luzatu dute, sute bat sor dezakeen edozein jarduera saihesteko.
Amparo Lopez Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariak atzo adierazi duenez, sutea nola sortu zen "ikertzen" ari badira ere, "jakin badakigu giza ekintza batek eragin" piztu zela sua.
Larunbat gauetik Nafarroako Zarrakaztelu herrian piztuta dagoen sutea atzo arratsaldean lortu zuten egonkortzea eta inguratzea suhiltzaileek, bi egun latzen ondotik.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.