Zergatik bihurtu dira baso-suteak lehen baino arriskutsuagoak?
60ko hamarkadan, suteak 1. eta 2. mailakoak ziren, baina denborak aurrera egin ahala, sute horiek areagotu egin dira, eta, azken hamarkadetan, oso larriak izatera igaro dira, bosgarren eta seigarren mailakoak.
Baso-suteak betidanik gertatu dira. Ez da fenomeno berri bat, baina horien arrisku maila nabarmen hazi da azken urteetan, orain gertatzen diren baso-suteak askoz ere suntsitzaileagoak baitira. Ikustea besterik ez dago egunotan Espainiako hanbat probintzia kiskaltzen ari diren baso-sute erraldoiak, milaka hektarea erre eta hainbat hildako utzi dituztenak.
WWF Españak argitaratutako azken txostenaren arabera, (Espainiako baso-suteen azken 20 urteetako balantzea egin dute) 60ko hamarkadan 1go eta 2garren belaunaldiko suteak gertatzen ziren, baina denborak aurrera egin ahala, sute horiek mailaz igotzen joan dira kategoriari dagokionez, eta, azken bi hamarkadetan, bosgarren eta seigarren belaunaldiko sute larriak izan dira entzun izan dugu han eta hemen. Baina zergatik dira gaur egungo suteak horren kontrolaezinak eta arriskutsuak?
Aditu askok diote hainbat faktorek dutela eragina horretan: alde batetik, larrialdi klimatikoa aipatzen dute, tenperatura altuak eta lehorteak, hain justu. Bestetik, landa eremuak uzteari edo abandonatzeari egozten diote errua, eta, hirugarrenik, azken boladako baso kudeaketa txarrak ere eraginba duela uste dute.
WWF Españak sei kategoriatan edo belaunalditan sailkatu ditu bere azken lanean baso-suteak, suteen arriskuaren, intentsitatearen eta suntsitzeko duen ahalmenaren arabera. Izan ere, azken urteetan seigarren belaunaldiko baso-suteen berri izan dugu, baina.. zeintzuk dira aurreko 5 belaunaldien ezaugarriak nagusiak?
Etengabeko erregai kantitate handiengatik nabarmentzen dira. Garren zabaltzea 2 eta 15 urte artean abandonatutako laborantza lurretan gertatzen da, belarrak eta zuhaixkak erretzen dira eta sutea zabaltzen da.
1.000 eta 5.000 hektarea hartzen ditu, eta tokiko suhiltzaileek itzaltzen dituzte suteok.
Erregaia pilatzearen ondorioz, abiadura handiagoz hedatzen diren suteak dira, sute azkarrak eta txinparten isuriek sortzen dituztenak maiz, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza tradizionaleko jarduera tarteko.
Intentsitate handiko suteak dira. Baso-eremuetan daude bizitokietan dute eragina. Pilatutako erregaiak zutabe handiak sortzen ditu. Kontrolatzeko oso zailak izaten dira, eta 20.000 hektarea inguru erre ditzakete gisa honetako suteek.
Sute handi samarrak dira, eta lorategi eta etxeetan dauden landarediaren dentsitateari esker eta erregaiaren jarraitutasuna dela zabaltzen dira. Aldi berean sute ezberdinak sor ditza suak eremu berean, eta bero boladetan gertatu hoi dira. Kasu horietan, pertsonak eta ondasunak babestea lehenesten da.
Batez ere bero-boladetan sortzen diren baso-sute handiak dira. Sute erraldoiak, azkarrak eta oso bortitzak, kontrolatzeko zailak direnak eta, kasu askotan, larrialdi-sistema kolapsatutzen dutenak.
Muturreko lehorteek eragindako mega-suteak dira, klima-aldaketaren ondorioz gertatzen direnak. Hainbeste energia askatzen dute, kontrolaezinak bihurtzen direla, eta edozein unetan aldatu egiten direla. Su ekaitzak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.