Trafiko-murrizketa ugari Bilbon irailaren 2an eta 3an, Vueltaren etapa dela eta
Trafiko murrizketa nabarienak Enekuri-Artxanda errepidean, Diego Lopez de Haro kalean, Sabino Aranan eta Euskalduna zubian izango dira. Kasuak kasu, murrizketak asteartean hasiko dira.
Vuelta, 2016an, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE.
Bilbok Espainiako Itzuliaren 3. etapa hartuko du irailaren 3an, asteazkenean. Lasterketa San Mamesetik abiatuko da 13:30ean eta Diego Lopez de Haron amaituko da, 17:30ean.
Etapak trafiko murrizketak eragingo ditu, bezperatik. Izan ere, irailaren 2an, asteartean, muntaketa-lanak hasiko dira San Mames inguruan, 09:00etatik aurrera. Athleticen partidek izaten duten antzeko eragina izango du trafikoan.
Horrenbestez, Udalak gomendatu du auto pribatua ez erabiltzea, aukerarik egokienak metroa eta trena hartzea delakoan. Izan ere, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko ibilbideek ere mozketak izango dituzte, baita Euskalduna eta Basurtu arteko tranbiak ere. Ibilbideekin batera, beraz, ohiko geltokiak mugituko dira.
Halaber, murrizketak izango diren eremuetako garajeetan sartu-irtenak egiteko aldaketak izango dira, bai eta irteerako eta helmugako inguruneetan aparkatzeko erreserbak ere.
Errepide-mozketa nagusiak
Irailaren 2an hasiko dira errepide-mozketak, lasterketa hasi aurreko egunean.
Trafikoak izango dituen murrizketa nagusiak. irudia: EITB MEDIA.
Zehazki, lehen mozketa bezperako 21:00etan izango da, Enekuri-Artxanda errepidean, eta bizilagunei eta langileei bakarrik utziko zaie igarotzen.
Lasterketaren egunean, irailaren 3an, mozketa nabarienak aktibatuko dira. Hain zuzen ere, 06:30 eta 21:00 bitartean Sabino Arana, Abandoibarra eta Kale Nagusiko trafikoa mugatuta egongo da. Hala, 07:00etatik aurrera Kale Nagusirako sarbidea itxita egongo da Jesusen Bihotza eta Moyua artean, baita Anselmo Clave pasealekua eta Kale Nagusirako zeharkaleak ere.
Hala ere, Iparragirre kaleak zeharkako zirkulazioa izango du.
Bestalde, 09:00etatik aurrera eta ekitaldiaren amaierara arte, Euskalduna zubian ez da trafikorik izango, antolatzaileen eta Udal-operatiboko ibilgailuak izan ezik. Gainera, tunel garrantzitsuenak ere, Artxanda, Salve eta Ugasko itxiko dira bi noranzkoetan, gutxienez lasterketa hasi baino ordubete lehenago.
Ez dago jakiterik noiz irekiko dituzten, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren esku egongo baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.