Bina lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan eta Nafarroan, haurrak agertzen diren sexu-materiala edukitzearen eta banatzearen aurkako polizia-operazio batean
Miaketetan milaka irudi- eta bideo-artxibo atzeman dituzte, adingabeen aurkako sexu-eraso "larriak" eta biktimekiko bestelako ekintza iraingarri eta laidogarri batzuekin. Guztira, Espainian, 16 gizaseme atxilotu dituzte Polizia-operazio horretan.
Bi pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, eta beste bi Nafarroan, haurren sexu-esplotazioarekin lotutako materiala edukitzearen eta banatzearen aurkako Polizia-operazio batean. Halaber, 12 pertsona ere atxilotu dituzte Espainiako beste probintzia batzuetan. Gainera, bost gizon ikertu dituzte, horietako bi Foru Erkidegoan, baina oraingoz ez dituzte atxilotu.
Agenteek milaka irudi- eta bideo-artxibo topatu dituzte erregistroetan, adingabeei egindako sexu-eraso "larriak" jasotzen dituztenak, baita biktimekiko bestelako ekintza iraingarri eta laidogarri batzuk ere.
Atxilotuen artean Bartzelonako bigarren hezkuntzako irakasle bat eta Caceresen eta Lugon atxilotutako bi pertsona daude. Behin-behineko espetxealdian sartu dituzte, partekatzen zituzten bideoen "larritasunagatik eta gordintasunagatik".
Agenteek nabarmendu duten beste atxilotuetako bat Gironako herritar bat da: 85.000 artxibo baino gehiago banatu zituen. Gainera, ikastetxeko patioan zeuden bitartean adingabeak etxetik begiratzen zituen, eta, sarritan, argazkiak ateratzen zizkien.
Ikerketapean dauden guztien artean, Espainiako Poliziak 21 pertsona identifikatzea lortu du, eta horietako 16 atxilotu ditu, Gironan (2), Bartzelonan (1), Caceresen (1), Castellon (1), Asturiasen (2), Las Palmasen (2), Lugon (1), Madrilen (1), Gipuzkoan (2), Kantabrian (1), Valentzian (1) eta Pontevedran (1). Halaber, oraindik atxilotu ez dituzten bost pertsona daude Madrilen (1), Malagan (1), Nafarroan (2) eta Valladoliden (1).
Espainiako Poliziak gogora ekarri du badagoela helbide elektroniko bat dago (denuncias.pornografia.infantil@policia.es), herritar guztien eskura , haur-pornografia zabaltzeari, edukitzeari eta biltegiratzeari buruzko informazioa duen edozeinek modu anonimoan eta konfidentzialean jakinarazi dezan.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume baten gorpua aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan
Paseatzen ari zen pertsona bat aurkitu du hilotza, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita
Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.
Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute sute baten ondorioz, Ordizian
Elkarte baten tximiniak su hartu ostean, bizilagun batzuek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua. Inor ez da zauritu.
Primitivak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bizkaian
Sariaren zenbatekoa bi zatik osatzen dute: 2.422.493,36 euro, kategoria bereziari dagozkionak, eta horiei 1.113.371,22 euro gehitu behar zaizkie, lehenengo kategoriakoak (sei asmatutakoak), aurreko zozketetan ez baitzegoen asmatzailerik kategoria horretan.
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.