Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEKk eskolak debalde emango dizkie ikasleen gurasoei

Maila guztietan euskara ikasi nahi duten pertsonentzat doako ikastaroak aldarrikatu dituzte Koordinakundearen arduradunek, ikasturte berrirako matrikulazio kanpainaren aurkezpenean. 

aek matrikulazio kanpainaren aurkezpena eitb media

AEKko arduradunak, ikasturte berrirako matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Gasteizen. Argazkia: EiTB Media

Ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina abiatu du AEK Koordinakundeak. Aurtengo berrikuntzen artean dago hainbat herritako ikasleen gurasoentzako eskolak debalde emango dituztela. 

Horixe iragarri dute AEKren EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko arduradunek astearte honetan Gasteizen egindako matrikulazio kanpainaren aurkezpenean. 'Euskara eroso ikasi eta bizi' da aurtengo leloa.


Doako ikastaroen alde egin dute, maila guztietan euskara ikasi nahi dutenentzat, eta zentzu horretan Eusko Jaurlaritzak emandako urratsak begi onez hartu dituzte. Izan ere, aurretik A1 eta C1 egin zitezkeen musu-truk, eta aurrerantzean A2 ere doakoa izango da, Jaurlaritzak gaur bertan iragarri duenez.

Bestalde, AEKk jakitera eman du, UEMArekin lotutako akordioari esker, hainbat udalerritan ikastaroak debalde emango dituztela, ikasleen gurasoentzat, seme-alabek ikasten duten ikastetxeetan bertan.

Bukatzeko, herritarrak animatu dituzte AEK Koordinakundekoak diren 100 euskaltegitan baino gehiagotan izena eman dezaten, ikasturte berrirako ordutegi, maila eta modulazio eskaintza zabala, eta enpresentzako, elkarteentzako eta udalentzako ikastaroak dituztela argudiatuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan

Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

GRAFCAV435. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/03/2026.- El juez Jorge Juan Hoyos (i), preside este lunes en la Audiencia de Gipuzkoa el juicio contra dos adultos acusados de intentar matar a un menor a la salida de un centro educativo de San Sebastián. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian

Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X