Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldirietako tren-zerbitzuak izango duen izena aukeratu ahal izango dute herritarrek

Irekia webgunearen bitartez bozkatu ahal izango da, eta hiru aukera daude: Besaide, Lottu eta Lurbil.

renfe etenda

Eusko Jaurlaritzak parte hartzeko prozesu bat jarri du abian, herritarrek Euskadiko aldirietako tren-zerbitzuaren izena aukera dezaten.

Bozketan parte hartu nahi dutenek Irekia web atarian erregistratuta egon beharko dute, eta bertan izango dituzte hautagai hiru aukerak: Besaide, Lottu eta Lurbil, lurraldearekiko hurbiltasuna iradokitzen duten hiru izen.

Espainiako Gobernuak urtarrilaren 1ean transferitu zion aldirietako tren-zerbitzuen gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzari, eta, oraingoz, Renfek zerbitzu hori ematen jarraitzen du.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zerbitzu berriaz gain, Mugikortasun Iraunkorrerako Saila lanean ari da Karrantza haranean trenbide-anezka ezartzeko.  

Mugikortasun Iraunkorrerako Sailak hobekuntza horiekin batera marka berri eta bereizi bat izan nahi du, eta, horregatik, aldirietako zerbitzuak etorkizunean izango duen izenari buruzko erabakian parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. 

Zure interesekoa izan daiteke

eclipse solar eguzki eklipsea hego amerika sudamérica 2 de julio 2019 uztailak 2 EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Araba, 2026ko abuztuko eguzki-eklipsea ikusteko Euskadiko lurralde pribilegiatua

Mende bat baino gehiago da Euskal Herrian ez dela eklipse osorik ikusten eta datorren abuzturen 12koan Araba izango da lurralde pribilegiatuena, lurralde osoan ikusgai izango baita fenomeno astronomiko berezia. Hala ere, eklipsearen puntu gorena 20:28ak aldera izango da, eta, beraz, eguzkia "oso baxu egongo da" ordurako, eta litekeena da mendebal/ipar-mendebaldeko ortzi-muga garbi duen kokalekurik ez duenak ez ikustea, eguzkia beharbada ezkutatua egongo delako ordurako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X