Renfek Bilbo-Santurtzi aldiriko trenen zerbitzua osorik jarriko du martxan bihartik aurrera
Joan den irailaren 23an katenarian izandako sutearen ondoren, bihar ohiko maiztasunaz ibiliko dira berriro zerbitzua hasten denetik, 05:02tik, alegia.
Renferen C1 aldiriko lineak, Bilbo eta Santurtzi lotzen dituenak, trenbide-zirkulazioa erabat berrezarriko du, eta, beraz, zerbitzuaren % 100 emango du asteko egun guztietan, Barakaldo eta Santurtzi artean aldi baterako ordutegi murriztuarekin funtzionatu ondoren, joan den irailaren 23an katenarian izandako sutearen ondorioz, Renfek jakinarazi duenez.
Gertakaria Peñotako (Santurtzi) katenarian erregistratu zen, eta, horren ondorioz, Barakaldo eta Santurtzi arteko tren-zerbitzua etenarazi behar izan zen, C1 aldiriko linean. Urriaren 4an, asteburuetan (larunbata eta igandea) ibiltzen diren trenak joan-etorriak ohiko maiztasunez egiten hasi ziren, eta Barakaldo eta Santurtzi artean, berriz, astelehenetik ostiralera ematen den ohiko zerbitzua % 50era murriztu zen.
Joan den urriaren 8an, Renferen C1 lineako trenen joan-etorrien maiztasuna ohiko ordutegiz ematen hasi ziren, 13:00ak arte; gainerako orduetan, berriz, iraileko matxurak ezarritako maiztasun-murrizketarekin jarraitu zuen.
Urriaren 22tik aurrera, Bilbo eta Santurtzi arteko Renferen lineak zerbitzua ohiko maiztasunez ibiliko dira zerbitzua hasten denetik, 05:02tik, alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Miaketa eta kontrol ugari egiten ari da Ertzaintza, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.